Opinion
Bizitegi duinak denentzat ! Aterpe bat eskubidea da ! Un logement décent pour toutes et tous ! Un toit, c’est un droit !
Etekinaren legea eta espekulazioaren pean den jendarte kapitalista honetan, desberdintasunak gero eta handiagoak direlarik, gero eta zailagoa da – ezinezkoa ez bada pertsona eta familia ainitzentzat- bizitegi bat arrazoizko prezio batetan eskuratzea. Euskal Herrian, eta bereziki kostaldean, erakargarritasun turistikoa ikusirik, egoera dramatikoa da. Gaur egun, bigarren etxeak edo bizitegi hutsak etxebizitzen laurdena dira guti gora behera.
Oldartu-Lutter Ensemble-k urriaren 26an, Baionako herriko etxearen aintzinean, arratsaldeko 6etan iraganen den jende biltzean parte hartzeko deia luzatzen du.