Tribunes Libres
Belaunaldi berriaren ardura
Euskal Herria aberri zaharra dugu, batetik Euskara eta Euskal kulturan oinarritutako nazioa izango litzateke eta bestetik gure geroa elkarrekin eraiki edo erabakitzeko komunitate politikoa. Elkar elikatzen diren bi elementuez osaturik dugu Euskal Herria.
Gazteok osatzen dugun belaunaldi berriaren eginkizuna da urteetako zauriak (Ezkertiar eta Abertzaleen arteko zatiketak) ixtea, gure arteko saminak desagerraraztea eta horien ordez gure helburuekiko pausu sendoak emateko anbizioa eta gogoa piztea.