Opinion
Frantzia eta arraza
Duela denbora gutxi «arraza» hitza Frantziako Errepublikako Konstituzioaren testutik kendu dute Lege Biltzarrean izandako bozketa baten ondotik, hitz madarikatu horrek ukatu ezinezko sarraskiak eta makurrak munduari ekarri zizkiolakoan.
Gaur hitz madarikatua oso osorik ezabatu nahi izateak ez ote da iraganaldietan ukan zuten edo oraindik bizirik dagoen pentsakera bat haizatzeko? Ez gaude urrun, Frantziako gizartean bizi bizirik baitago arrazismoa, ukatzen duten arren.