Krisi ekosoziala agenda politikoaren erdigunean ezarri
Gaur egun Hego Euskal Herrian eragile ekologista asko badira ere, hauek tokian tokiko edo sektorekako proiektuen inguruan antolatuak dira. Azken bi urteetan, hegemonia neoliberalaren kontra eta bizitzaren alde, egiturazko eraldaketei bidea irekitzeko xedearekin ekologismoaren inguruan saretze gogoeta eta lanak hasi dira.
Trantsizio ekologiko eta sozial justuaren inguruan eta ekologismoaren arloan norberak egin dezakeen ekintzarik hoberena «kolektiboan antolatzea» argi duten Iñaki Barcena eta Alaitz Ajuriagerra militanteak elkarrizketatu ditu Enbatak. «Uhin berde berria» indartuko duen Hego Euskal Herri mailako «Jauzi Ekosoziala» eragile ekologista berriaren ezagutzeko parada. (...)