Ipar Euskal Herriko Hizkuntza eragileen adierazpena eskuin muturreko mehatxuaren aitzinean
Euskal Konfederazioa - Europako azken hauteskundeen emaitzak ikusirik eta Macron presidenteak legebiltzarreko hauteskundeak ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko iragarri dituenetik, eskuin-muturra ez da sekulan Frantziako Estatuan boterea hartzetik hain hurbil izan. Eskuin muturreko alderdiek defenditzen dituzten balioak eta proposamenak gure egituretan egiten dugun transmisio, inklusio eta bitartekotza lanaren antipodetan dira. Horregatik lehentasun absolututzat jotzen dugu ez daitezela sekulan boterera iritsi.
Guretzat, euskararen transmisioan, erabileran eta sustapenean lan egiten dugun Ipar Euskal Herriko erakundeontzat, perspektiba hori onartezina da. Balio demokratikoei, humanistei, solidarioei eta aurrerakoiei lotutako egitura gisa, elkarrekin berresten dugu ondokoa. (...)