Autodefentsa
Joseba Alvarez - Errepresioak ibilbide luzea eta forma ezberdinak izan ditu eta ditu Euskal Herrian, borreroak mila aurpegi dituelako. Halere, beti izan du ezaugarri historiko bera: Euskal Herriaren eta euskal herritarron Eskubide Zibil eta Politikoen, Ekonomiko eta Linguistiko-Kulturalen, etengabeko urraketa eta ukazioa.
Horretan datza gure Herriak oraindik pairatzen duen gatazka politikoaren funtsa: Herri, klase eta pertsona gisa falta zaigun askatasuna. Hori da konpondu behar dugun arazoa. Errepresioa, berriz, bizi dugun zapalkuntza anitz horren sintoma baino ez da, sukarra, eta gaixotasuna ez dugu sendatuko nagusiki sintomak borrokatzen baditugu, hori ere egin behar dugun arren. Argia astekarian argitaratutako Iritzi Artikulua. (...)