Orain presoak: 40 000 lagun Donostian orain arteko manifestazio anitzenean

“Hemen lortu dugun aniztasuna eta elkartasuna aurrera begirako bidean lagun izan dezagun”

ManifaSare

40.000 lagun inguru batu dira larunbatean Donostian “garai berri baten aurrean zabaldutako aukera berriak probestu” eta elkarbizitzaren eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko topaleku bilakatu diren ekimenetan. Orain Presoak dinamikako kideek urriaren 20eko Donostiako manifestazio bukaeran eginiko irakurketan eguneko ekitaldietan lortutako aniztasuna eta parte hartzea azpimarratu dute eta geroan ere indar eta batasun berarekin lan egiten segitzeko deia zabaldu dute.

ManifaSare-ren bilan agiria:

Arratsaldeko 16:00etan Miramar Jauregian batu dira alderdi, sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariak Felix Arrieta eta Anaiz Funosas Orain Presoak dinamikako sinatzaileek hitza hartu duten elkarbizitzaren aldeko ekitaldian. Bertan « sufrimendu eta min handia pairatu” duen herria garela azpimarratu duten arren, aurrera begira jartzeko unea dela adierazi dute, ondorengoei “gizarte hobea utzi behar” diegula, eta guztiei dagokigula “hau eraikitzea, guri dagokigu zauriak ixteko bideari ekitea eta horretarako sufrimendu guztiekin amaitu eta elkarbizitza ahalbidetzeko baldintzak sortzea”.

Miramar Jauregia gauzatu den ekitaldian EAJ, EH Bildu, Podemos Euskadi, EH Bai eta EELV alderdietako ordezkariak izan dira, baita sindikatuenak ere (ELA, LAB, CCOO, UGT, STEEILAS, ESK, EHNE/ETXALDE ETA HIRU). Horiekin batera hainbat eragileetako ordezkariak ere batu dira (Bake Artisauan, Sare, Etxerat, Foro Soziala, Bagoaz, Bake Bidea) eta gizarte zibileko hainbat kide, tartean, Pili Zabala, Ane Muguruza, Peru del Hoyo, Laura Pego edota Julen Madariaga. (Gonbidatuen zerrenda bere osotasunean atxikita duzue).

Arratsaldeko 17:00etan Antiguako tuneletik abiatu den manifestazioan 40.000 lagun inguru batu ditu, orain artean espetxe politikaren aldaketaren alde egin den manifestaziorik anitzena izan delarik gaurkoa, ordezkaritza zabala dela eta. Orain Presoak dinamikako kideek euren poza eta esker ona adierazi dute manifestazioaren amaierako ekitaldian bertaratutako milaka lagunengatik, parte hartu duen ordezkaritzagatik eta herriz herri eginiko lanagatik eta gogoratu dute “garai berri baten aurrean aurkitzen” garela “bakean eta elkarbizitzan aurrera egiteko aukera ezin hobeak” zabaltzen dituen aukera historiko baten aurrean. Zentzu honetan, “bidea hasi baino ez” dela egin ziurtatu dute eta “gaur hemen lortu dugun aniztasuna eta elkartasuna aurrera begirako bidean lagun izan” dadin lanean jarraitzeko deia egin dute Arantza Aldezabal eta Laura Gomez Orain Presoak dinamikako kideek.

Aldezabal eta Gomezen hitzartzeen aurretik, Michel Berhokogoien Bakegileak hartu du hitza, Iparraldean Bake Artisauen eginiko ibilbidea, Orain Presoak dinamikaren aitzindari izan dena, azaldu eta eginiko lanaren etekinak goraipatu eta gizarte zibilaren aktibazioaren balioa eta beharra azpimarratuz. Lehen aldia da, Bake Artisauan atxilotuak izan zirenetik, Michel Berhokogoienek hegoaldean hitza hartzen duena, orain artean muga pasatzea ezinezkoa baitzuen.

Manifestazioko parte hartzaileak zorionduz eta eskerrak emanaz agurtu dira Orain Presoak dinamikako kideak “benetan batzen gaituen oinarri baten alde elkarrekin lan egitea beharrezkoa bezain aberasgarria” dela esanaz.

 > ELKARBIZITZA_MIRAMAR_ekitaldiko testua

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).