« Orain tresna gauzatzeko garaia da! »

NikolasBlainSekuentzia bat bukatzen da. Maiatzeko bukaera itxoin behar izan dugu HELEParen inguruko erabaki definitiboa ezagutzeko.

2015eko udazkenean egindako bozka kontsultatiboan, Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren erdia ordezkatzen duten herri kopuruen gehiengoak HELEParen alde azaldu ziren, erran nahi baitu Prefetak jarritako legezko bi baldintzak lortu zirela. Bi bozka horien artean aldaketa gutxi izan dira. 111 herrik, Herri elkargo bakarraren alde posizionatu dira 47 herri kontra agertu direnean. Hau da, Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %66a aurkezten duen herrien %70ak bat egiten du, Prefetak egindako proposamenarekin. Ipar Euskal Herriak, Herri elkargoaren aldeko apostua egiten du. Baiezkoaren gehiengoak argiki adierazten du herri honek aitzinatzeko duen xedea. Are gehiago, argitu gabeko pundu bat uzten du agerian: NOTRe legea deituriko Lurralde erreformak herri elkargoak batetzeko baimen berezi bat ematen zuen Frantzia osoan salbuespen gisa ekainaren 30a arte. Hori horrela izanik, HELEPa gauzatu ahal izateko, prefetak, Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %50a ordezkatzen duen herrien %50a beharrezkoa zela adierazi zuen. Normalean, proposamena onartzeko, herrien %50ak, biztanleriaren %50a ordezkatu behar du edota aderantziz. Gure kasuan beste datu bat azpimarratzen ahal da xifreekin bukatzeko : hautetsien %73ak, HELEParen alde bozkatu du.

Lorpen hori garrantzitsua izan harren, bide luze baten lehen urratsa da baizik.

Orain proeiktua bera martxan jarri behar da. Hau da, gobernantza paktua, etorkizuneko hirigunearen estatusak idatzi. Beharrezkoak dira, biharko Herri Elkargoaren sorrera ongi egin nahi badugu. Proiektuaren aurka diren hautetsiek hortaz jabetu dira. Barne ministeritzan errekurtso bat jarri nahi zutela jakin dugun unean, beste batzuk indarrez, Hautetsien Kontseilua kargutik kentzen saiatzen dira. Baina, Administrazio Kontseiluan adostasun batera iritsi dira eta azkenean gaurko 10 herri elkargoak, Hautetsien kontseiluak, Garapen Kontseiluak eta Herrien Biltzarrak parte hartuko duten gidaritza batzorde bat sortu da.

Heldu diren hilabeteei begira gune estrategikoa izanen da. Horrek baitu norabidea finkatuko : Frantziako beste lurraldeetan bezala bateratze prozesu hutsa ereman, teknikoa edo bestela, hemengo lurraldeari eta erronkei erantzunen duen egiazko proiektu politiko bat adostu gure anbizioen araberakoa eta azken hamarkadetan eramandako lanaren ondorioa. Gidaritza batzorde honek du ipar orratza finkatuko.

Lantaldean dira finkatuko Euskal Herri Elkargoak hartuko dituen eskumenak. Batzuk legez eskuratuko dira automatikoki : garraioak eta turismoa adibidez. Beste batzuentzat ez dira aintzinetik finkatuak bainan Iparraldeko egoera ezagutu eta, noski naturala da horien hartzea. Kasu hortan dugu hizkuntza politika adibidez. Frantses legeetan ez da aurreikusten herrien arteko egitura administribo bati holako eskumena emaitea baina ikusi eta euskararen alde ereman behar diren politikak, behar gorri bat badago arlo hortan bertan erabakitzeko.

Gauza bera da goi mailako ikasketentzat edota mugaz gaindiko harremanen eskumenentzat. Ez dira legez aurreikusiak bainan negoziatu beharko da holako arlo estrategikoetan ahalik eta podere gehien Ipar Euskal Herrirat ekartzeko.

Lan handia bada estrukturaketa lana aitzina eraman eta HELEPa 2017ko urtarrilaren 1ean martxan jarri dadin. Hautetsiek, bozka definitiboa onartu eta horren zerbitzura jarri behar dute. Eztabaida demokratikoak desadostasunei gaina hartu behar dio. Ez gira zatiketa une batean baizik eta, elkarlanaren unean eta 71 hautetsiz izenpeturiko errekurtsoa ez doa bide hortatik. Eraikitze fasean, ikuspundu desberdinek ukanen dute parada heien kezkak azaltzeko argiki, eta justuki eztabaida horrek du ekarriko aberastasun bat, baina hautetsi horien helburua, proiektua gauzatze data pusatzea da. Onartu behar da oraindik duda batzuk izaten al direla. Baina, eramandako eztabaida kolektiboak, Hautetsien kontseiluaren espertisa eta prefekturako langileek, nahiko elementu atera dituzte proiektua ahalik eta hobekien gauzatu ahal izateko.

Oroitarazi behar da ere Euskal Herri Elkargoa ez dela iparraldeko gizarteak eskatzen zuena. Estatus bereziki Lurralde Kolektibitatea dugu oraindik helburu. Bainan ikusi eta frantses gobernamenduak ezezko borobila eman zuela eskakizunari, pausu taktiko baten aukera jorratu ginuen. Eta horrela erabaki ginuen prefetak proposatutako herri elkargo bakarra sostengatzea. Sei hilabeteren buruan, lehen aldikotz Iparraldeak bere mapa ukanen du, lehen aldikotz lurralde osorako, Xibero, Baxe Nafarro eta Lapurdi lurraldeen aldeko politika amankomunak eta orekatuak garatzeko aukera ukanen du. Lehen aldikotz Ipar Euskal Herriko biztanleak komunitate baten partaide izanen dira. Ipar Euskal Herriak parez pare jokatuko du frantses panorama administratiboan bereziki Paue, Bordale edo Pariserekin hitz egin beharko delarik.

Herriko kontseiluak, Iparralde mailako instituzio baten lortzearen alde azaldu dira. Hautetsiek eraikitze baimena eman dute. Orain goazen etxe amankomunaren eraikitzera. Eztabaida eta pentsaketa uneak aspalditik ereman ditugu, orain tresna gauzatzeko garaia da.

Preseski, asteazkenean, uztailaren 27an, arratseko 19:00etan Baterak hitzordua finkatua du elkarrekin Herri Elkargoa eraiki dezagun.  Ipar Euskal Herriko 158 herriko etxeetan egin diren bozken biharamunean, ez da garailerik edo galtzailerik, ospakizunen tenorea da. Uztailaren 27an, Baionako Besten lehen eguna kari, elgarrekin eraiki dezagun gure biharko lurraldea. Denek betan erakuts dezagun lurralde honen egituratzeko dugun xede amankomuna,  lurraldeak izaite bat ukan dezan Nouvelle Aquitaine delako eskualde berrian. Adiskidantzazko baso bat lagun ekitaldi aberats baten inguruan bil gaitezen Herri Elkargoari behar den bultzada emaiteko!

Afitxa.jpeg-724x1024

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).