Osasuna eta askatasuna

GKSElixabet Etxandi, Ipar Euskal Herriko GKSko kidea

Urrun dira koronabirusa aipatu eta irri egiten genuen garaiak. Gauza anitz aldatu dira urte hastapenetik, pandemiaren zabalpenak jadanik egonkortua zen krisi kapitalista garatu duenetik. Gure osasuna estakuru gisa hartuz, neurri politiko autoritarioak aplikatu dituzte burgesiaren tresna diren estatuek, gure egunerokoa beharrezkoa zaien erritmora egokituz. Bigarren konfinamendu honen erabakia ikustea besterik ez da ulertzeko langileen osasuna bermatu beharrean, kapital handiaren jabeek nahiago izan dutela beren irabazien akumulazioa segurtatu, produkzioa segituz. Horretarako, esplotatzen duten langile klasea lanera joatea obligatzen dute, proletarioaren osasunari gaina hartzen baitio irabazi-tasaren egarriak.

Krisi garaiek gizartearen berregituratze sakonak ekartzen dituzte. Burgesiak lehen zuen akumulazio gaitasuna atxiki nahi du, eta hori gauzatzeko, beharrezkoa zaio lanaren gaineko esplotazioa azkartzea. Etxeratze agindua, konfinamenduak eta orokorrean, kontrol sozialerako beste neurri murrizgarriak ezin ditugu testuinguru honetatik kanpo ulertu eta borrokatu. Azken aldian, ofentsiba kapitalista honek nagusiki bi fenomeno ezarri ditu gure biziaren erdigunean: pobretzearen zabaltze orokortua eta askatasun zibil eta politikoen urraketa.

Pobretzeari dagokionez, klase ertainaren desartikulazioa krisi sanitarioa baino lehenago hasia zen, kapitalismoaren krisi orokorraren baitan. Bigarren gerla mundialaren ondotik ongizate estatuaren baitan lortu ziren eskubide eta erosotasun batzuk pixkanaka desintegratu dira -eman dezagun, erretreta erreformen bidez, lorpen sozial minimo batzuk ezabatu nahi dituzte agintariek, langilea muturreraino esplotatuz eta bizi baldintza ezegonkorretan utziz-. Hortik, masa zabal bat proletarizatzen da, ezin baitu lehen zuen bizi maila bera atxiki, eta bestea, aldiz, lehen zuen bizimodua mantendu nahian, ofentsiba burgesaren konplize egin da. Adibidez, politika instituzionalari eskua luzatu diote klase ertaineko kide anitzek, langileon ongizatea bermatuko lukeen antolakuntza sustatu beharrean. Hots, krisi kapitalistak eta bere COVID-19aren testuinguruko aldaketek bi klase antagonikoen arteko arrakala sakontzea dakarte. Alde batetik, badira politikari profesionalak, kapital finantziarioak eta enpresari handiak, hots, mundua dominatzen duen ekoizpen eredu kapitalistaren gidariak. Bestetik, gehiengoa izanik ere, gutxi batzuen erabakiei men egin behar dien langile klasea. Dena den, pobretzearen fenomeno orokortu hau ez da esparru ekonomikora hedatzen bakarrik. Izan ere, pobretzeak baliabideen galera suposatzen duenez, langilea bizi hautu konkretu batzuen hartzera darama, askatasunetaz urrunduz eta subjektu mugatu bilakatuz. Finean, pobrezia eta askatasun eza txanpon bereko bi aurpegi dira.

Gainera, langileari bere gaitasun iraultzaile eta organizatibo guziak kentzen dizkio burgesiak, bulta honetan hartu medioek askatasun politikoak urratzen baitituzte. Etxeratze aginduarekin edo konfinamenduen bidez, biltzeko askatasuna arrunt mugatu dute, eta horrek lan politikoa aitzinera eramateko aukera ezabatu du, antolakuntza proletarioaren gauzatzea oztopatuz. Politika egitea bera ekintza kriminal gisa saltzen digute sistema kapitalistatik at antolatu nahi dugunoi, adierazpen zein biltzeko eskubideak noiznahi zapalduz. Honen adibide lirateke indar-polizialaren irudi eta bideoen hedatzea debekatzeko pasatzeko bidean den legea Frantziako Estatuaren mailan, kazetariei egin mehatxuak, eta mobilizazioetan gauzatu identifikazio edo kartzela kondenak.

Gure askatasun zibilak ere baztertuak dira momentu honetan: mugitzeko eskubidea murriztua da eta kontrol soziala handitua, atestazioen derrigortzea eta indar polizialaren etengabeko presentziarekin, izan bideetan zein mugan. Ostatuak eta “beharrezkoak ez” diren komertzioak hetsi dituzte, eta sozializatzeko genituen esparruak kendu, gure arteko distantzia soziala elikatuz. Argi da pandemiaren kontra egin behar dela, baina hartu dituzten neurriek osasuna babestu beharrean, langile klasea zapaltzen dute, gabezia fisiko eta psikologikoak sortuz. Adibidez, -Ipar Euskal Herriko datutik ukan ezean- Frantziako Estatuko depresioen kopurua doblatu da irailetik hona.

Egoera larri honetan ere, zilegia da denontzako osasuna eta oinarrizko askatasun zein eskubideen bermea aldarrikatzea. Osasuna jende guztiari zabaltzeak oinarrizko eskubide batzuen bermea suposatzen du, eta gure askatasunen defentsa irmoki aldarrikatzen segitu beharra dugu, inposatzen dizkiguten neurri eta legeetatik at, askatasun erreala proletalgoaren emantzipazioa delako. Bizi dugun diktadura burgesa gelditzea ezinbestekoa dugu, kapital akumulazioak ez dezan gure bizia kontrolatu, osasuna, askatasuna edo gure oinarrizko beharren gainetik. Horregatik, langile klasearen batzea utopia izatetik urrun, ekoizpen eredu kapitalista honek zapaldutako ororen eginkizun izan behar luke, proletalgoa subjektu politiko eta iraultzaile bezala gara dadin, klase antolakuntzari bidea idekiz.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Osasuna eta askatasuna »

  1. Herritarren osasuna zaintzeko ezartzen diren neurriekin ados nago, baina inkoerentzia dela salatzen dut. Adibidez jatetxeak urtarrilaren 15 arte ixtearena ez da batere zuzena. Aspalditik egin behar zutena kopuru bat toki guztietan inposatzea. Kalean ibiltzeko papera egunero eramaten dut, baina ez dut kontrolik aurkitu. Horretaz gainera, paperan jartzen ditugun orduak egiazkoak direnik nola dakikete?

Les commentaires sont fermés.