Otsail Ostegunak : « Nola egin daiteke egoera desberdinetan euskaraz hitza hartzeko, errexkiago eta naturalki ».

Otsail Ostegunak Amikuzen euskaraz antolatzen diren otsaileko ostegunetako hitzaldien izenak dira. Zabalik elkarteak antolatzen ditu 1997tik geroz eta aurten 18. saioa izanen da. Gaualdi horiek helburu bikoitza dute: pentsamendua eta ezagutzaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzea eta euskararen erabilera indartzea. Aurten, azken ostegunean berezitasun bat izanen da. « Zergatik ez ? » formakuntza tailerra! Gure hizkuntzarekin dugun harremana doloretsua, konplexez betea eta itoa izaitetik, hortaz gogoeta egitea eta jarrera baikorrak sustatzea izanen du helburutzat.

OtsailOstegunak1

Hara segidan arrats bakotxean euskaraz gozatzen ahalko duzuen gaia!

Otsailaren 6a : Eñaut ETXAMENDIren kantagintza. Mithindarraren kantu guzien publikatzearen karietara (Maiatz argitaletxean), berarekin eginen dugu kantu horien bidaia. Nola sortu zituen, ze kontestutan, aire eta hitzen egiteko sortzaileak erabili moldeak, artistaren erreferentziak, … horra xilatzera entseatuko giren sekretuak. Kantuz hasi eta finitzeko bistan dena!

OtsailOstegunakEñautEtxamendi

Otsailaren 13a : Zero hondarkinetara nola hel ? Gipuzkoan duela urte guti ikaragarriko esperientzia bizitzen ari dute. USURBILeko herria aintzindari, gaur 140000 bizitzale dira beren hondarkinen kasik % 80a birziklatzen dutenak, lehen %20a doi-doia gainditzen zutelarik. Pello ZUBIRIA eta Malores ETXEBERRIA Hernaniko Zero Zabor taldekoek beren lekukotasuna ekarriko digute. Jasta gisa, behereko bideo honen lehen 6 minutak beha dezazkezue.

Otsailaren 20a : FAGOR Etxetresnak erorita, zertan dira kooperatibak ? Arrasateko mirakuiluak, inarrosaldi handia ezagutu du azken urtean. Rene HARLUXET Mithindarra eta Ximun LACROIX Behauztarra, biak Mondragon taldeko kooperatiba bateko patzuerrak dira. Bi belaunaldi diferentekoak izanki, beren esperientziaren berri emanen daukute, bai eta nola ikusten duten gaurko egoera.

Otsailaren 27a : Zergatik ez ? formakuntza tailerra. Kataluniatik jina zauku Tallers per la llengua (TELP) formakuntza moldea. Gure hizkuntzarekin dugun harremana doloretsua, konplexez betea eta itoa izaitetik, hortaz gogoeta egitea eta jarrera baikorrak sustatzea du helburu. Topagunea, euskara elkarteen federakuntzak, proposatzen duen formakuntza laburra da hau. Helburua da bakotxari bi gogoeta eginaraztea bere hizkuntz portaerari buruz, noiz ari den euskaraz, noiz ez, noiz artzen ahalko zen eta ez den artzen halere.


Haatik ikastaldi hunek helburu biziki pratikoa du : nola egin daiteke egoera desberdinetan euskaraz hitza hartzeko, errexkiago eta naturalki. Hamabi laguneko multxoekin antolatzen da eta bi oren pasa irauten du. ZABALIK elkartearen xedea da sentsibilisaziorako lehen urrats gisa gaualdi honetarik abiatzea, ondotik formakuntza sail oso bat idekitzeko gai beraren haritik.  Ez duda, haatik eman zure izena urtarrilaren 29ko email bidez ([email protected]) edo deituz : 07.88.18.88.96 zenbakira.  Ikastaldi bat edo gehiago antolatuak izaiten ahalko dira ikusiz jende kopurua.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).