Karmelo LANDA - Argia.eus-en - Ez gatoz hutsetik, ez gara hautsa. Euskaldunok badugu gure nazioa ondo sustraitu eta finkatzeko moduko oinarri zientifiko eta teorikoa, zorionean. Maisu bikainak izan ditugu XX. mendean zehar, nazioaren arkitektura eta diseinua modu miragarrian gauzatu dituztenak. Gaur mahai gainera ekarri behar ditugu haien ekarpenak, horren beharrean gara.
Zer egin orain, orduan? Nazioaren arkitektoek eman diguten diseinua hor dugu eskuragarri, eta honen nagusitasun teoriko zein demokratikoa ukaezinak dira gaur egun. Independentziarako bidea trazatu egin behar dugu, zehaztasunez, eta bidea egin egungo sistema politikoaren sareetan endredatu gabe. (...)