Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Nathalie Flores. 37 urte. Hila. Tiroz. Baionan. Polizia kontrol batetik ihes egitean. Urtarrilaren 11n hil zuen Frantziako Poliziako agente batek, eta berriak harridura eragin eta hautsak harrotu zituen. (...) Azken urteetan Hego Euskal Herrian (eta Espainian) Mozal legea indarrean dago, eta kazetari, argazkilari eta herritar anitzek isun andana bat ukan dute horregatik. Poliziaren bortizkeria erakustea gero eta zailagoa da. Eta Frantziak gauza bera egin nahi du.
Eta orain, Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko hainbat pasabide itxi dizkigute, atentatuen beldur direlakoan. Eta irekiak diren mugetan kontrol sistematikoa dago, larruaren kolorearen arabera, kontrolatua izateko arrisku ttipiagoa edo handiagoa izanik. (...)