Gure ghettoez
Orokorki Euskal Herria lurralde irekia da, funtsezko muga naturalik gabekoa, Pirinio bortuen apalenean iraganbide franko aiseta. Euskaldunek inguruko hizkuntzak guretzen ditugu, askok bizpahiru edo lau mintza ditzakegu. Beraz kasurik ez egin berak hizkuntza bakarrean hetsiak izanki eta «les Basques doivent s'ouvrir» erraten digutenei.
Haatik gure artean baditugu barneko tribalismoak, zokokeriak, harresi mentalak eta ghettoak. Zenbaiten aipatzera noa, etxetik hasiz, Zuberoatik, inguruko euskaldunen alderako hemen dagoen errespetu eskasa deitoratuz: «Üskaldünak eta manexak», «Manexetik ez da jiten ez aize honik, ez jente honik». Hegoaldekoak aldiz «espainolak», baina hau Iparralde osoko plegu txarra dugu. (...)