Euskal Herriko delegaritza - Parisko Apelazio Auzitegiak joan den urriaren 27an eman epaia eskertu nahi dugu, zeinen arabera Frédéric “Xistor” Harambourek etxean segitzen ahalko duen preso azaroaren 24tik landa, zaintza elektronikoaren bidez. Ondotik, 18 hilabeteren buruan baldintzapeko askatasuna eskuratzen ahalko du, kontrol judizialpean.
Baldintzapeko askatasunari Parisko Apelazio Auzitegiak ematen dion lehen baiezkoa da, Ministerio Publikoaren eskaeraren kontra. Orain arte, lehen mailako epaileek (kondenen aplikaziorako epaitegiak) besterik ez zuten onartzen Xixtor Harambouren eskaera, baina Justizia Ministerio Nazionalak sistematikoki dei egiten zion erabakiari, dei auzitegiak fiskaltzaren eskaerak segituz. (...)