PPk EH Bilduri ezarritako kerellaren haritik
EH BILDU -koak eseriak dauden tokitik faxista hitza Gasteizko hemizikloan Senpere Borja PP-kideak ustez entzun zuela, kerella bat aurkeztu du PPak Ezker Abertzalearen aurka, bera eta alderdia iraindu dituelakoan.
Demokrazian irain politikoak ahozkatu edo idatzi behar ez direla ados izan arren, kerella bat aurkeztu baino lehenago bi gauza egiaztatu izan beharko lirateke: lehenik faxista hitza benetako irain politiko bat denik jakitea; bigarrenik hitz hori xurxulatu dutela frogatzea.