Jasone Salaberria euskararen ezaugarrien bila
Norantz egitasmoaren bidez, Iparraldeko egungo euskara, gramatikaren eta fonologiaren aldetik, zertan den erakutsi nahi izan du Iker ikerketa zentroko ikerlari talde batek
—Irantzu Epelde, Jasone Salaberria eta Beñat Oyharzabal— edo, hobeki errateko, horren jakiteko bidea eskaini.
Bide batez, geroari buruz, hemengo euskararen bilakaeraren behatokiaren lehen oinarria ere finkatu nahian.
Lan horren eramaile izan den Jasone Salaberria ikertzailea galdezkatu du Enbatak.