Pedro, Carles, Quim eta Pere

Catalunya

Deplauki erran dezagun: español gobernuak nahi luke Kataluniako lehendakaritzan “instalatu” Pere Aragones ERC alderdikoa eta gauregungo Generalitateko lehendakariordea, gisa hortan konflikto independentistari aterabide bat aurkitzeko eta akordio bidean sartzeko. Iritzi huni titulu bat emaitekotan, hau litaike “Español gobernua kanpainan sartu da ezker independentistaren alde eta Carles Puigdemonten kontra…”

Español exekutiboak ez du begiko zikina baino gehiago ikusi nahi Junts Per Catalunya Puigdemonten alderdia eta ez du nahi hunek irabaztea ondoko hauteskundeak, gisa hortan Generalitatearen kontrola atxikiz. Alabainan Madrileren ustetan Junts Per Catalunya eta bere leader karismatikoa Carles Puigdemont dira independentismoaren alderik gogorrenak kutsu populista zerbaitekin gainera. Bestalde, Carles Puigdemontek argiki errana du bere helburu nagusia dela Pedro Sanchez gobernuburu sozialistaren ibilbidea oztopatzea edozoin preziotan. Ondorioz, krisiatik ateratzeko, Moncloatik, mezu argiak helarazten hasi dira ERC ezker independentistari, akordio politikoei idekiagoa den Puigdemonten lehiakideari.

Gobernuaren seinaleak

Hortarako hainbat seinale helaraziak ditu gobernuak. Lehenik sedizio delitua erreformatu nahi du lehen bai lehen kode penalean. Inkulpazio hori zen erabali Kataluniako buru abertzale andana preso sartzeko. Kode penalaren erreforma horrekin helburua litaike preso politiko horien presondegi urteak zati handi batean apaltzea. Lege berria epe laburrean eta erretroaktiboki aplikatuz preso horiek helduden primaderan denak libro litaizke. Kataluniar arduradun politiko presorik gabe, errexago litaike akordio politikoak lortzea, gisa hortan konfliktoari aterabide negoziatu bat aurkituz. Kalkulu hori egiten du Madrilek, hori da ERC alderdiaren helburu jakina eta hori guzia du pikutarat botatzen Junts Per Cat Carles Puigdemonten alderdiak, hunek eskatzen duelarik amnistia osorako lege bat auzibide guzia ezabatzeko. Jadanik bi presok, Carme Forcadell parlamentuko lehendakari ohiak eta Dolors Bassa lan minixtro ohiak publikoki errana dute kode penalaren erreforma horrekin ados direla. Biak ERC alderdikoak dira. Moncloak ez du nahi ondoko hauteskunde kanpaina Puigdemonten alderdiak eramaitea errepresio politikoaren lemaren inguruan. Erreforma penala bozkatuz baluke alde batez Junts Per Caten desaktibatzeko parada.

Madril eskualdea eta Katalunia

Funtsean gauregun español gobernuak bi frente arras ezberdinei buru egin behar die betan. Madril lurraldeko PPko Isabel Ayuso lehendakaria, Vox ultra eskuindarrekin gobernatzen duena gerla gorrian da gobernu zentral sozialistarekin, bereziki Covid pandemiaren kudeaketari buruz baita ekonomia politikari begira. Nahiz ta biak politikaren antipodoetan izan, Isabel Ayuso Madriletik eta Quim Torra Generalitateko burua Bartzelonatik, dinamika berdintsua jorratzen ari dira Pedro Sanchezen gobernuaren kontra. Batek Madril nahi du desberdindu bere ustez sobera ezkerrekoa den gobernu batetik eta besteak nahi luke Katalunia Espainiatik apartatu. Hori ikusirik, ez zaio posible Pedro Sanchezi Espainia gobernatzea Madril eskualdea eta Katalunia bere kontra izanez. Bere plana aski xinplea da: bederen Kataluniako frentea desaktibatzea ERCko Pere Aragones Generalitateko lehendakari alkian jarriz eta gisa hortan leiho bat idekiz kooperazio eta negoziaketa fase bati. Kataluniako herritarrek dute halere azken hitza ukanen.

ERC alderdiaren gainean itzal ikaragarri eta beldurgarri bat airean dago zoinek ibilbide politiko bat edo behintzat hauteskundeak galarazten ahal dituen. Itzal horrek izena du: traizioa edo saldukeria. ERC alderdia eta Pere Aragonesen bidea biziki hertsia da beraz egoera hortan, jakinez aktualitatean dela ere Quim Torra lehendakariaren auzia Tribunal Supremoan. Auzitegiak inabilitatu nahi du desobedientziagatik Generalitateko balkoinean preso politikoen aldeko pankarta bat jartzeagatik. Pentsatzekoa da justizia sententzia ez dela Torraren alde joanen eta ondorioz egoera zailduko baizik ez dela Katalunian. Alabainan zer erakusten du ezinago argiki Torraren kontrako auzibide horrek? Soilik froga berri bat Espainian justizia eta demokrazia sistema bera oso maila apalekoak direla, gisa hortan kapable izanez goi kargudun politiko bat auzitarat eramaitea soilik bere adierazpen eskubidea aldarrikatu duelako balkoin batean pankarta soil bat zintzilikatuz eta sinbolikoki lazo hori bat soinean eramanez kargudun politiko presoen askatasuna galdegiteko.

Lurraldearen konfigurazio berritu bat

Azken finean auzitegi españolak behin ta berriz bilakatzen dira leku bakarrak nun “hezi” nahi den Kataluniaren funtsezko eskakizun bat eta punitu bere ausardia, bereziki ausardia horrek zalantzan emaiten duelarik español batasun nazionala. Hau guzia soilik froga berri bat da argiki erakusten duena gauregun oraindik Espainia ez dela gai behin ta betirako aktibatzeko bere lurraldearen konfigurazio berritu bat zoinek kondutan har lezazken “barneko” nazio eta populuen oinarrizko borondate politikoak

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).