Liburu honetan, 2002an hasi eta hogei urtez Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAko Net Hurbil sailean idatziriko ehunka artikuluren aukeraketa bat aurkituko duzu. Hau ez da bilduma bat. Edo ez behintzat bilduma soil bat. ARGIAn liburu hau egiten tematu baldin badira, gaurko eta biharko mundua hobeki ulertzeko balio dezakeela ikusten dutelako da. Planetako kontinente guztietako gertaerak, historiak, bizipenak, datuak eta analisiak topatuko dituzu orrialdeotan, lastorik gabeko idazkera fin eta zorrotza erabilia. Hiztegiarekin eta probokazioarekin solasean, irakurlea harrapatzen du egileak, izenburutik hasi eta azken esaldira arte.
“Zubiriak aberats eta boteretsuen indarkeria eta zinismoa ikertzen ditu oro har. Aldi berean, garbi erakusten digu jende xeheei dien enpatia, sufritzen duena salatzeko edo beraiek sortu iniziatibak gogoratzeko. Hitz batez, idazleak jende humanoak nozitzen dituen mehatxuen zerrenda garbia egin du eta mehatxu horien erantzuleak izendatzen ditu, beti irtenbideei begira ezarria”