(P)ost (S)criptum

Gure eztabaida ezin bururatuz edo, hauxe ere aipatu nahi nizun sozialista laguna: ez dut pentsatzen Parisen eramaiten ari zirezten politika eskuindarren berdintsua denik edo nahitarat podererat heldu geroztik, «gure» funtsezko eskakizun guziak zangopilatzen ari zirezten nahitarat, ez ez. Bainan onartuko didazu egiazki sozialista senditzen den edonork ulert lezakeela, hemengo hainbaten haserre eta ulertgaitza.

Joanden astean oraindik, bere burua PSan identifikatzen duen batek argumentu eskasean edo funtsezko argumentu gisa erraiten zidan : «Lurralde kolektibitateari buruz, ez da nahiko adostasun edo kontsentsurik Ipar Euskal Herrian. Hemendik 15-20 urterat agian bai!» Segidan erantzun diot bazuela jada 224 urte zain ginela. Bere garaian, iragan mendean( !) Christian Laurissergues diputatu sozialistak EH departamendua sortzeko bultzatu lege proiektua, Pariseko legebiltzarreko sozialista talde parlamentario guziaren sustengua izanikan ere, Labarrère, Mauroy, Rocard, Fabius, Chevénement, Emmanuelli ta beste tartean, porrot egin zuen. Omen orduan ere adostasun eta kontsentsu eskasagatik eta hemengo eskuineko hautetsien gatik.

Jakobinismo eritasun kroniko sendaezina
Gauregun, barkatuko didazu PSko sozialista laguna, bainan Alliot-Marie eta Barthélemy Aguerrez aparte, lurralde ezagutzak ez dauka kontrako ainitz eskuin aldean, bederen beren ikusmoldea agertzeko gai direnetan. Haatik PSan bai baduzuela jakobinismo eritasun kroniko sendaezin bat, hitzak ekintzetarat pasatzeko orenean, eman hitza behin ta berriz jateko gaixotasun larri hori. PS bezalako alderdi demokratiko horrek bere legitimitatea ez duela lege dibino baten gandik eskuratu aitortu beharrean nauzu. Bere legitimitate hori hainbat herritarren nahikeria eta botoa gatik du eskuratu, gu eta ni behintzat tartean. Poderean zirezte, hala nahi izan dugulako. Bere burua koherente nahi duen PS bezalako alderdi haundi eta demokratiko batek ezin du, berriz ere, egiteko molde erabat kontrajarria izan oposizioan edo poderean delarik. Eta pundu hortan segur naiz lagun nerekin ados zirela, ez ?
Gaur egun PS alderdiak daukan podere ahalmena 1981, 1988, 1997 eta 2012an eman dioguna da. Eta behin ta berriz ariko zira ezin justifikatua, justifikatu nahiz, nik dakita zoin aitzakia huts eta bihurriekin? Orroitzen naiz 1997an aipatu zenidan hemen bazegoela oraindik bortizkeria politiko “ undar” bat. IK-k berea 2001an utzi zuen. Berrikitan oraino Valls barne minixtroak, Aurore Martin Espainiarat estraditatu baino lau egun lehenago, argumentu berdintsua atera zigun bere xapeletik, aldi huntan ETAren dosia bat emanez.
Ulertu behar duzu memento batez, uko eta hitz jate guziak lerrokaturik, ohartuko zirela zu ere, PSko laguna, zure alderdia dela agertzen, zaukula agertzen estatu zaharkitu, zentralista, kontserbadore eta kasik monarkista baten azken gotorleku gisa. Jada 1790an bezalatsu, Basses-Pyrénées delako departamendu hura bortxaz inposatua izan zaukularik, alta orduko hemengo herritar ordezkari gutiz gehienak hiru probintziez osatu Biltzar baten alde adostuak zirelarik.

Demografikoki ito arte
Zer mila demontreko ezin ikusizko hari ba ote da azken 224 urte hauetan, hain konstantzia haundiz ukatzeko hemengo herritarreri beren geroaz erabakitzeko funtsezko eskubide xinple hori ? Zu laguna, ez ote dute kalkulu diaboliko bat egiten poderean diren zure alderdikide hainbatek: “oraindik 15-20 urte iraunaraziko ditiau, demografikoki ito arte…”, zuk didazu ez aipatu berriki hemendik 15-20 urterat, adostasun maila,etab. Alta laguna, hemen zerk desberdintzen gaitu, zu ta ni, hainbat gaietan? Ni bezala ohartua zira gauzak aldatzen ari direla eta geroan, gero hurbil batean oraindik gauza gehiago alda dezazkegula hemen, ikuspegi ezkerreko eta progresista batetik gauzak pragmatikoki adostuta. Hizkuntz politika, ikastolak, Laborantza Ganbara, AHT, euroagindua, ezagutza instituzionala…gai horietaz behin ta berriz arizan gira gure artean eta zuen artean ere agian ari izan zirezte.
Eta hala ta guziz, berriz ere, alegian bezala, ibaia igelaren bizkarrean zeharkatzea eskeini ondoan, harruliaren larruan den zure alderdiak ezin izan dio azken huni, guri, azken xixta pozoindu bat egin gabe egon. “Zergatik xixtatu nauzu, ez ote zira ohartzen biak itoko girela?” galdeari erantzunez “ bai, badakit, bainan ezin nuen bestela egin!” Uste ote duzu, PSko laguna, ahal dugula oraindik eszenario beltz hori saihestu? Nik behintzat ez dut ukoaren kronikan sinetsi nahi. Nere lanaren partea egiteko prest nago, zuk egin-ezazu zure partea, camarade !

Ulertu behar duzu memento batez, uko eta hitz jate guziak lerrokaturik,
ohartuko zirela zu ere, PSko laguna, zure alderdia dela agertzen, zaukula agertzen,
estatu zaharkitu, zentralista, kontserbadore eta kasik monarkista baten azken gotorleku gisa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).