Pourquoi ?

Roberto Moso, Zarama taldeko kantaria eta kazetaria
Roberto Moso, Zarama taldeko kantaria eta kazetaria

Baionako jaietan nengoelarik, joan den udaran, atentzioa eman zidan abertzaletasunaren ikurrak –edo mugaren alde honetatik halakotzat ulertu ditugunak– nonahi agertzen zirela. Areago: Euskadi deitura, hemendik nahiko ofiziala bihurtu dena, erraz ikus zitekeen ikurrina ugarietan eta jai-zapietan. Ikurrina, bide batez esanda, udaletxean zegoen gainerako banderekin batera, inolako eztabaida sortu barik. Hori bai, frantsesa eta gaztelania euskara baino askoz gehiago entzuten zen, izan ere bakarrik zenbait plaza talderen abestietan eta AEKko egoitzan entzun nuen. Hala ere, informazio ahuleko bisitariren batek nahiko giro nazionalistan murgilduta geundela suma zezakeen, bertako hauteskundeetan horrenbeste igartzen ez dena.

Horrelako zerbait nabaria da, baita ere, Boise eta beste antzeko lekuetako euskaldun giroko jaietan. Han egondako lagun batek komentatzen zidanez ohikoa da galdera harrigarri bat entzutea bertokoen ahotsetan: Zu zer zara, espainola edo frantsesa? Euskalduna zarela erantzuten badiezu, normaltasun osoz galdetzen dizute berriro: baina euskaldun frantsesa ala espainola?

Pasadizo hauek burutik pasa zaizkit «Pourquoi est-on independantiste a Hernani et pas a Bayonne?» (Zergatik independentista gehiago Hernanin Baionan baino?) liburuaren egilearen gogoetak irakurri ditudanean.

Peio Etxeberri-Aintxart (Baiona, 1973) Lapurdiko historialari, idazle eta argitalpen zuzendaria da. Elkar argitaletxean argitaratu berri duen liburu honetan historiaren garrantzia azpimarratzen du honelako fenomenoak argitzeko orduan. Landeia aldizkarian egindako elkarrizketa interesgarrian, liburuari titulua ematen dion galderari erantzuna ematen saiatzen da: «Frantziako eta Espainiako Estatuen arteko mugak du Euskal Herria zatitu, puxkaka, erdi aroan zehar. Luzaz, muga arras teorikoa zen eta hemengo jendearentzat eragin berezirik ez zuen; baina Estatu modernoaren eraketa eta batez ere absolutismoa indartzen hasi direnetik (XVII. mendetik aurrera), zerga-amaraunak eta kontrol administratibo eta militarrek Euskal Herriko bideak joanago eta gehiago urrundu dituzte. Baina urruntze nagusia arimarena izaten da, eta Iparraldeko euskaldunak nazio frantsesaren alde hiltzen hasi direlarik (Lehen mundu gerran batez ere), auzia lotua da».

Iraganean izandako guden ostean, –batez ere iragan hurbilean– herrien memorian geratzen diren atzamarkak garrantzi handikoak izaten dira, ezbairik ez, horrelako galderak erantzuteko orduan. Iparraldeko euskaldunek ikasten duten historian, horiek parte hartu zuten bi mundu gerretan Frantziaren alde, inbasore atzerritarren kontra.

Gurean izandako azken gatazkan ordea, euskal hiritarrak sakabanaturik geunden. Batzuek jaio berri zen Estatutu baten alde (Espainiar Errepublikarekin sortua) borrokatu zuten eta beste batzuk Franco eta Mola bezalako kolpisten alde aritu ziren. «Kontaketa bateratua» ez da oraindik benetan idatzi eta batzuek beste zerbait nahi izan arren, zauri gehiegi itxi gabe daude oraindik, nabaria denez.

ETBren ‘Berandu baino lehen‘ programan Bernardo Atxagak berriki esaten zuen Estatu Batuetako euskaldunen giroan deigarria dela erakusten duten alaitasuna. Franco eta ETA gabe bizi diren euskaldunak dira –gehitu zuen– eta izugarri antzematen zaie.

Eta etorkizunari begira? Etxeberriren hitzetan: «Baliteke geroan Euskal Herria Estatu-nazio bat bilakatzea, baina historian izan den balizko parada bakarra Nafarroako erresumarekin galdu zen».

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).