Prefetaren beha egon gabe

PrefetaIparraldeko lurralde kolektibitate bereziari frantses gobernuak ezetz biribila eman ondotik, prefetak lau lurralde antolakuntza eredu ezberdinen proposamena ateratu du, herri elkargoeri aurkeztuak izanen zaizkienak. Hona hemen, Bateraren animatzaile suharra den Jakes Bortayrouren azterketa.

Urte hasieran, lurralde honek sekulan ezagutu ez zuen bere ezagupen instituzionalaren aldeko mobilizazio aldi zabalenaren ondotik, prefetak iragarri zuen gobernantzako lau hautabide desberdin proposatuko zizkiela Iparraldeko hautetsiei.

Geroztik Garapen eta Hautetsien kontseiluetako bilkura guztietan baieztatu du bere asmoa, deus gehiagorik azaldu gabe, herri edo europar hauteskunde kanpainaren estakuruarekin, jakin mina nahitara piztuz. Bilkuretatik at, han hemenka, batekin edo bestearekin “proiektu indartsu” bat aipatu du behin eta berriz, espekulazioak sortuz. Alta ez da misterio handirik izaiten ahal afera honetan, prefetak, dagoen legediarekin jokatu behar baitu.

Beraz barkatu “scoopa” salatzeagatik bainan hona prefetaren lau proposamenak : oraiko statu quoarekin segitu, “pôle métropolitain” delakoa (2010eko abenduko legeak sortu zuena), “pôle d’équilibre territorial rural” delakoa (2014ko urtarrileko legeak sortu duena), azken bi horiek Iparraldeko hamar herri elkargoen gainetik bilgune bat
sortuz, edo herri guztiak bilduko dituen EPCI bakar bat, oraiko herri elkargoen ordez.

Paperean hipotesia hoberena
praktikan gauza ezina baldin bada,
erruaren erantzukizuna
hautetsien bizkar botatzeko
arrisku handia da,
Estatuaren ezeko jarrera xurituz.

Indar harremana ahultzea

Maiatzaren 16ko Hautetsien Kontseilu berrituaren aintzinean prefetak erran du bere proposamenak lehenik herri elkargo guztien itzulia eginez presentatuko dituela, berak dionez : “auzapezak baitira demokrazian legitimitatea dutenak”. Itzuli horren beharra onarturik ere, batzuek mespretxu eta jukutria zerbait ikusi dituzte jokaera honetan eta han bertan deplauki horrela adierazi.

Mespretxua Hautetsien Kontseiluari begira, azken urteetan instituzioaren inguruko eztabaida erabaki, antolatu eta oroz gainetik Lurralde Elkargoaren alde agertuz Estatuari desafioa bota diona.

Jukutria, zeren eta prefetak baitaki “demokrazian legitimitatea duten” auzapezen gehiengo zabalak (104) Lurralde elkargoaren alde sinatu zuela 2013ko maiatzean eta kopurua
berdintsua dela herri hauteskundeetatik landa, Baterak egindako kontaketaren araberan.

Adostasun zabal hori hautsi eta indar harremana ahultzea du lehen helburua.

Eta ontsa badaki sortu berriak diren eta kontseilari hautatu berri berriak dituzten herri elkargoetan hasiz gero, eztabaidak zer nolako tira bira piztuko duen. Pentsa proposatua zaien alternatiba : eskuartean dituzten konpetentzia batzuk utzi behar, polo bat sortuz gero edo EPCI bakar bat osatzeko hipotesian, hara-kiri egin! Herri elkargoetan, nahita nahiez tokiko interes eta ikusminek dute gaina hartuko eta hamarren itzulia bukatzerakoan auskalo zein panorama aterako den ! Arrunt desberdina litzateke Hautetsien kontseilutik hasiz gero, Ipar Euskal Herriko dimentsioa eta perimetroa abiapuntuak izanen baitira.

Herriaren onerako

Ageri denez, ondoko hilabeteetan instituzioaren inguruko eztabaidak maila desberdinak izanen ditu.

Lehenik, prefetak hautatuko duen metodologia, eztabaida burutzeko inposa lezakeen epea, izan daitezkeen negoziaketarako tarteak.

Bigarrenik, Estatuak prefetaren bitartez eginen dituen proposamen bakoitzaren interes edo mugak irizpide batzuei begira : Iparraldeko lurraldetasuna ezagutu, konpetentziak kudeatu,
diru baliabideak eskuratu eta herriaren ordezkariak hautatzeko moldeak. Parte handi batez 2012an burutu zen lan hori espertoen laguntzarekin.

Hirugarrenik hipotesia bakoitzaren gauzatzeko baldintza politikoak. Paperean hipotesia hoberena praktikan gauza ezina baldin bada, erruaren erantzukizuna hautetsien bizkar botatzeko arrisku handia da, Estatuaren ezeko jarrera xurituz.

Hots, Ipar Euskal Herriak behar eta nahi dituen ezagupen eta berezko instituzioari begira proposatu hautabide baten alde egin ala Lurralde Kolektibitatearen hautua berretsi, horren aldeko estrategia adostuz.

Frantses Estatu osoan lurralde antolaketari buruzko eztabaida politikoa aktualitate politikoaren lehen lerroan izanen dugu ondoko hilabeteetan, Valls-en  gobernamendu berriak erakutsi dituen aldaketa asmoen ondorioz.

Horrek lagundu behar gaitu Ipar Euskal Herrian eztabaida sozializatzeko, hautetsi eta teknikari batzuen artean gelditu ordez, ahal bezain zabala izan dadin. Ez dira gutti azken hamar urteetan egindako mobilizazio eta gogoetak. Prefetaren beha egon gabe, iaz Euskal Herriko Lurralde koordinaketa osatu zuten egitura guziek (bi kontseiluak, Biltzarra, CCI eta Batera) badute zer pentsa eta zer egin irekitzen den fase honen emaitzak herriaren onerako izan daitezen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).