Prefosta!

HERI-URRATS-egitarauaWEBAurten, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde, hots MEEKen alde, izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak. Prefosta hots, « noski baietz » lemarekin, mezu baikorra zabaldu nahi da, euskara eta ikastolen garapena ona dela, bainan erran behar da ere lortzen dena beti borrokaren bidez egiten dela, adibidez MEEKen IEP edo  Inklusiorako Egitura Pedagogikoaren  idekitzea lortu da borrokatuz, brebeta euskaraz lortuko da ere beti borrokatuz.  

Herri Urrats 2018 “Prefosta” xiberotar lemapean

MEE Kolegioaren ikasleen herena Xiberokoa da, eta lema horrekin begi kliska bat egin nahi izan da  egunero Xiberotik etortzen diren ikasleei.

Azken inkesta sozio linguistikoak erakusten duen bezala,Ipar euskal herriko euskararen egoera onena Nafarroa Beherean eta Xiberoan da.

Proporzionalki, Nafarroa Beherea eta Xiberoa dira euskaldunen ehunekorik handiena duten lurraldeak (% 49,5). Halaber, bi lurralde hauetan dira euskaraz hitz egiteko erraztasun gehiago duten euskaldunak.

Horrez gain, biztanleriaren erdiaren baino gehiagoren lehen hizkuntza euskara da (%46,8k euskara soilik jaso du etxean eta % 9,7k euskara eta erdara), ulertuko da PREFOSTA ! euskaraz ikasten eta bizitzen dela barnekaldean.

Baina ez da lokartu behar. Urte batetik bestera hiztun kopuruak beheiti doaz barnekaldean eta ikastolek euskara biziberritzeko duten rola arrunt estrategikoa da.

Ondorioz, alabainan kolegioa tipiegia geratu da! Barnekaldeko jendeak euskararekin duen atxikimendua hemen frogatzen da : gero ta ikasle gehiago ditugu Xibero eta Baxe Nafarroko ikastoletan, eta MEEKen.

Prefosta lemarekin, mezu baikorra zabaldu nahi da, euskara eta ikastolen garapena ona dela, bainan erran behar da ere lortzen dena beti borrokaren bidez egiten dela, adibidez MEEKen IEP edo  Inklusiorako Egitura Pedagogikoaren  idekitzea lortu da borrokatuz, brebeta euskaraz lortuko da ere beti borrokatuz.

Logoa

Aurtengo lemari irudia emateko, Donapauleko Bixoko agentzia hautatu dute Herri Urratsekoek. Honetan, ikasle oihak edo ikastolako burasoak ari baitira lanean, lema horren gibelean antolatzaileek zuten asmoa ulertu dute berehala.

Prefostaren erranahiatik abiatuz, elementu grafiko bat sortu dute bi kontzeptu kontutan hartuz:

a/ intuizioa, ideia : argiontzi edo punpuila irudikatu dute O hizkia elementu grafikoa bilakaraziz

b/ Begi  kliska : O hizkiari begi kliskaren irudia gehitu diote.

Helburuak

Aurten, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak.

Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa

1999 urtean Baxe Nafarroko olerkari ospetsu baten izeneko ikastetxea sortu zutelarik, Donaixtiko herrian kokatu zuten, Xiberoko Ozkaxeko lepoko bidean dagoen azken Nafartar herrian. Hastapenetik, Seaskako Kolegioak geografikoki ere bi probintzien arteko zubi kulturala izanen zela azpimarratzen zuen.

Bainan garai horietan kurtsoak egiteko erabiltzen ziren udako zentroaren gelak laster sobera txikiak geratu ziren eta 2007 urtean eskualdeko buraso, ikasle eta euskalzale lagun guziak elkartu ziren « Pagatxa » kanpainaren karietan, Lartzabale herrian ikastetxe berri baten eraikiarazteko.

Geroztik, egoitza berrietan kokatu den kolegioaren kopuruak etengabe igo dira eta gaur egun eraikinak sobera hertsiak dira, geroz eta ikasle gehiagoren aterbetzeko. Iaz 158 ikasle ziren, aurten 190 eta heldu den urtean 220etik goiti !

Larzabalen kokatua den kolegioak Aloze, Sohüta, Amikuze, Oztibarre, Garazi, Azkarate, Baigorri eta Ortzaizeko lehen hezkuntzako ikastoletatik heldu diren ikasleak eskolatzen ditu bigarren hezkuntzan. Kolegioan 4 urte pasatu ondoren, Baionako Etxepare lizeora joaten dira ikasleak.

Azken urteotan Seaskak lehen mailetan ukan duen  uhaina kolegioetara heltzen ari da. Xalbador handitu ondoren, aurten Baionan kolegio berria ideki da. Baina uhain hori barnekalderaino heldu da, eta Larzabalen den Seaskaren Kolegioa ere handitu beharrean dira.

Lau ikasgela eskas dituzte MEEKn: 2 kurtso gela, laborategi bat eta bertze gela bat ahalmen urriko ikasleen segipena segurtatzen duen IEParendako (« inklusiorako egitura pedagogikoa »)

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).