Proiektu mintegi berri bat Baionan

Baionan azken hamarkadetan gazteek antolaketa mota ezberdinak plantan eman dituzte. Urtarrilaren 23an iraganen den Baionako Gaztetxe berriaren estreinaldi egunaren karietarat, Enbata.info-k hainbat galdera pausatu ditu Baionako Gazte Asanbladako kideer azken aldietan Gazte dinamikak egin kanpainer buruz eta sortu berri den Baionako Gaztetxeari buruz. Baiona eta proiektuak bizi arazteko gune berri bat sortu da.

Zer da Gaztetxe bat?

Gaztetxe bat gune sozio-kultural autogestionatu bat da. Europa guzian ikus daitezke gisa bereko proiektuak, izan Herbeeretan, Alemanian, Katalunian… Euskal Herrian historikoki gaztetxe izena hartu dute, bereziki gazteak izan baitira egoitza sozio kultural horien eramaileak.

Guk, mota guzietako jarduerak proposatuko dituen eta baionar guziei irekia izanen den gune bat bultzatu nahi dugu.

Nondik jiten da Baionan Gaztetxe baten plantan emaiteko aldarrikapena?

Gazteek beren proiektuak gauzatu ahal izateko gune baten aldarrikapena ez da berria Baionan. Patxa mugimenduaren garaian etxe hutsak okupatzeko kanpaina bat eraman zuten, eta geroztik denek ezagutzen dugun Patxoki lokala ere ireki zuten, ondotik bere bilakaera izan duena. 2000. urte inguruetan jabe pribatu batekin adostasunera iritsita lokal bat eskuratu zuen Baionako gazte talde batek eta Baionako Gaztetxea ireki zuten. Baina jabeak jasandako presioek proiektua bertan behera utzi zuten, maleruski.

Gure belaunaldia 2008an hasi zen biltzen. Okupazioaren hautua egin aitzin, Herriko Etxearekin negoziatuz joka genitzakeen kartak jokatzeko erabakia hartu genuen eta hala aritu gira lanean azken urteetan. Gorabehera anitz izan ditugu, baina azkenean akordio batera iritsi gira eta joan den udan iragarri genuen gisan, Baionan ere gaztetxe bat izanen dugu laster.

Nola aintzinatu da xede hori?

Biziki zaila izan da Herriko Etxearekin konfiantzazko harreman bat plantan ematea. Lehen aldiz txostena aurkeztu genienetik bilkurak egiten hasteraino denbora anitz pasatu da, eta ondoren ere zailtasun handiak izan ditugu: azken momentuan bertan behera gelditzen ziren bilkurak, betetzen ez ziren hitzak… Anartean, gure dinamikak ere gora behera anitz izan ditu, ez delako errexa Baiona bezalako hiri handi batean dinamika bat sortu eta iraunaraztea.

Gure proiektua aitzinatzen ez zela ikustean 2013ko uztailean Baionako epaitegi zaharra okupatzea erabaki genuen. Egun osoko egitaraua prestatu genuen, kontzertu, dantza ikusgarri eta beste. Herriko Etxeko ordezkariak etorri zirenean beraiekin akordio batera iritsi eta okupazioa bertan behera uztea erabaki genuen. Ordutik, gauzak anitz aitzinatu dira, eta azkenean Herriko Etxeak emandako hitza bete du: Baionako gazteei modu autogestionatuan erabiltzeko lokal bat eskaini digute.

Baionako Gaztetxearen estreinaren berri emaiteko prentsaitzinekoa.
Baionako Gaztetxearen estreinaren berri emaiteko prentsaitzinekoa.

Gaur egun zer da Baionako Gazetxea?

Baionako Gazte Asanbladaren egoitza da; pertsona, elkarte eta kolektibo ezberdinen eskura den leku irekia. Astean zehar tailer ezberdinak izanen dira, izan arte martzialak, bertsoa, antzerkia, dantza edo tronpeta, eta musika taldeek ere erabiliko dute beren errepikak egiteko. Horrez gain, kontzertu, hitzaldi, filma proiekzio eta beste hamarnaka animazioz osatutako egitaraua ere eskainiko dugu.

Baina gaztetxea lortuta ere, ez dugu ahazten gure proiektuaren oinarria Baiona biziaraztea dela. Musikaren Bestan eta Baionako bestetan Patxa plazan kontzertuak antolatzen segituko dugu, Baionako karrikak animatzen segituko dugu.

Urtarrilaren 23an estreinaldi egun eder bat antolatu duzue…

Gaztetxea, guk eta orain lortu dugu, baina, gure aitzineko belaunaldiek urte luzeetan eramandako borrokaren emaitza da. Baionarentzat pauso garrantzitsua da: behingoz, serioski erran dezakegu gertakari historikoa dela. Eta gertakari historiko oro bezala bere neurrian ospatu nahi izan dugu urtarrilaren 23an irekitze egun handi bat antolatuz.

Goizean irekidura ofiziala izanen da, ondoren bazkaria, poteoa, eta arratsean kontzertuak. Bagenekien jende anitzek etorri nahiko zuela, horregatik aurresalmenta bat ematea erabaki genuen. Etorri nahi zuen anitzek ez du txartelik lortu, baina, nahiago izan dugu lekuak mugatzea, egunean berean bostehun pertsona kanpoan gelditzea baino. Izanen dira gaualdi gehiago, eta gaztetxean festa egiteko parada gehiago. Aldi honetan lekurik gabe gelditu dena ondoko aldi batean jiten ahalko da.

Gaztetxeko hainbat animazio.
Gaztetxeko hainbat animazio.

Geroan nola jarraitzen ahalko dira Baionako Gaztetxearen berriak ?

baionakogaztetxea.wordpress.com webgunea berritzen ari gira. Bertan aurki daiteke gure jarduerari buruzko informazio nagusia, eta sare sozialetan ere zabaltzen ditugu gure berriak. Horrezgain asanbladan parte hartzeko ateak irekiak dira. Ostiralero biltzen gira, 20:00etan gaztetxean. Bertan hartzen ditugu erabaki nagusiak, eta nahi duen orori irekia da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).