Ramuntxo Camblong

Ramuntxo Camblong (1939-2021)
Ramuntxo Camblong (1939-2021)

Ipar Euskal Herrian euskalgintzan, euskal kulturaren alde, kooperatibismoan eta politikan jarduera handia eta zabala izan duen Ramuntxo Camblong 82 urte zituela zendu da, azaroaren 12an.  Lapurdiko euskaltzalea, ingeniaria, besteak beste, Seaskako sortzaileetako bat izan zen, euskaltzain urgazlea eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea. Jarraian Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak Ramuntxo Camblong-en profil langile eta porrokatua azpimarratzen digu eta Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren Mintzoak atalak haren ibilbidea, ahozko zonbait lekukotasun lagun. 

Ipar Euskal Herriko euskaltzaleek untsa ezagutzen zuten ostiralean zendu zen Ramuntxo Camblong ingeniari eta euskaltzain urgazlea. Tartean, Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak. Davantek bere profil langile eta porrokatua azpimarratzen du Euskalzaindiaren Plazaberri gunean: “Lapurdiko Makea udalerrian sortua, noizbait angeluar bilakatua, Ramuntxo Camblong laborari semea zen, mundu apal horretarik unibertsitatera heltzeko zoriona eduki zuen lehen belaunaldikoa. Bere zorra Euskal Herriari ordaindu nahiz, Paris utzi zuen hemen plantatzeko, eta militantzian goizik sartu zen, bereziki Enbatan: hor ezagutu nuen 1963an (…) ». Camblong-ek politikan eta kulturan eginiko ahaleginak ere gogoratzen ditu Davantek: « Politikan jardun zuen, are gehiago kulturan, euskal luma ona lagun, eta naski elektronikako ingeniari bezala industrian lan egin. Arrasateko kooperatibismoa 1964tik miretsiz, Iparraldean ezagutarazi zuen, eta gero bizitza osoan praktikan jarri lantegi eta erakunde andana batean ». « Gizon argia eta fina » zela gogoratzen du Davantek, « alaia eta ber denboran serioa, sutsua baina diplomata, lagunkina, familian ere gozoa itxura guztien arabera. Oroitzapen bikainik uzten digu, eta penak araberan ».

Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren Mintzoak atala

Ramuntxo Camblong Makeako Etxeparia etxean (etxaldean) sortu da 1939ko azaroaren 11n. Sei haurrideko familiako zaharrena da.

Luhusoko eskola publikoan ikasle da 10 urte arte (1949). Ondotik, Hazparneko San Josepe kolegioan sartzen da eta, ondotik, Uztaritzeko San Frantses Xabierreko lizeoan bertan zientzia baxoa pasatzeko. Baionako Villa Pia lizeoan berriz egin behar izan duen terminala Mauleko San Frantses lizeoan burutu ondoren (1957-1958), bigarren baxoa lortzen du (lehen mailako matematikak) 1959an.

Parisko Goi-mailako Elektronikako Institutuan (ISEP) burutu ikasketen ondotik, Parisen gelditzen da lehen hiru urteetan, Angers-era joateko azken bietan. Haren diploma 1964an lortzen du eta, honen ondorioz, Saint-Maur-des-Fossés-eko globoko fisika instituan burutzen du soldaduska lurreko magnetismoa ikasteko.

1965ean, Thomson TV enpresan sartzen da Parisen. Haren aita hil ondoren, herrira itzultzera erabakitzen du 1966ko agorrilan. Urte bereko urrian, elektronika, matematika eta fisika irakasle gisa sartzen da Hazparneko lizeo teknikoan 1977 arte (denbora osoz 1974 arte, denbora erdiz azken hiru urteetan).

Partzuer elkartea sortzen du 1974an, Gipuzkoako Arrasateko kooperatiba sarearen ereduan oinarritu frantses Euskal Herriko frantses kooperatibak sustatzeko eta, 1975ean, sare elektrikoak eraikitzeko Copelec kooperatiba sortzeko. Honen zuzendari nagusi izanen da 1998 arte.

Copelectronic (sare elektriko eta elektroniko ekoizpena, 1985) eta SIG Image (kanpoko sareentzako programa argitaratzea, 1993) sortzen ditu ere.

Hendaiako SOKOA SA sortzen lagundu zuen (1971, bulegoko aulkien fabrikazioa) enpresaren kanpo garapenaren arduradun gisa amaiera ematen dio haren lanbide ibilbideari (1998ko abendutik 2002ko urrira).

Herrikoa, arrisku kapital sozietateko sortzaileetakoa da 1980an, eta Akitaniako SCOP-etako Eskualdeko Batasunako lehendakaria 1986tik 1996ra eta, gisa honetara, Akitania Eskualdeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kide izan da ere.

Ramuntxo Camblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan da bai eta euskal kultur gobernantziaren defendatzailea ere: Seaska, ikastolen federazioko sortzaileetakoa 1969an, Euskal Herriko kultur zentroko lehen presidentea 1984 eta 1988 artean eta, ondotik, Euskal kultur erakundekoa 1990etik 1994ra, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen presidentea 1994tik 1998ra.

Politika arloan bere burua ezagutarazi du ere Enbata, frantses Euskal Herriko lehen mugimendu nazionalistan sartuz 1960 hamarkadaren hastapenenetik eta, hego Euskal Herrian 1895ean sortu Eusko Alderdi Jeltzalea – Partido Nacional Vasco, EAJ-PNV-en 1999an. Gisa honetara Angeluko herriko kontseilari izan da 2001etik 2008ra.

1968ko maiatzean Arrosa Donostiarrarekin ezkondu da Ramuntxo. Hiru haur ukan dituzte eta aitatxi-amati bilakatu dira geroztik.

2021eko azaroaren 12an zendu da.

Klika hemen ahozko lekukotasunen entzuteko.

Seaskak 40 urte kari egin 4 bideoetarik bigarrena, aipagai besteak beste lehendabiziko Herri Urrats edizioak.

Solasean: Ramuntxo Camblong, Enaut Larralde, Terexa Michelena, Michel Labeguerie, Serge Zuraide, Germain Esponda, Jean Louis Maitia, Mailux Zaldunbide.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).