« Sacrée croissance » filmaren egilea Urruñan

Martxoaren 13an, ostiralarekin, 19etarik goiti, Urruñako Itsas Mendi zineman, « Sacrée Croissance » gaualdi berezia, hazkundeak dituen alternatiba teoriko eta zehatzak aurkezten dituen filmaren egilea den Marie Monique Robin-ekin.  Iparraldean filma horren proiekzio bakarra izanen da eta parada ezin hobea gogoetatzeko planetaren baliabideak mugatuak edo agortzeko arriskuan direla dakigularik, nola jarraitzen ahal dugun mugagabeko hazkunde baten sustatzen.

Bizi! mugimenduak, Hego Lapurdin duen Bizi! Larrun tokiko taldearekin batean, martxoaren 13an ostiralarekin, « Sacrée Croissance » filma proiekzioa antolatzen du, Marie-Monique Robin bere egilearen presentziarekin, Urruñako Itsas Mendi zineman. Filma honen proiekzio bakarra izanen da iparraldean.

Aldaketa klimatikoaren kontra eta justizia sozialaren alde 2009tik geroz lanean ari den Bizi! mugimendu altermundialistak gaualdi berezi hori antolatzen du Iparraldeko herriko etxeen klima-energia trantsizio itunaren izenpetzearen lehen urtebetetzearen karietarat. Itun horren izenpetzea ofizialki egin zen gaualdi berezi batean Uztaritzen, 2014ko martxoaren 14an. Geroztik, iparraldeko biztanleriaren %74a bizi da itun hori auzapezak izenpetu duen hiri edo herri batean. Martxoaren 13 honetako gaualdi berezi honetan, Urruñako zinema gelan, urte bat hartu engaiamenduen segipenaz pundua egina izanen da.

Giro alaian hasiko da gaualdia, 19:00etarik goiti erakusmahaiak, salda, platera hornituak, Marie-Monique Robin filma egile-kazetariarekin (Albert-Londres sariduna, « Notre poison quotidien » eta « Le monde selon Monsato » filmen egilearekin) solasaldia izanen direlarik.

SacréeCroissance

« Sacrée Croissance »  filma proiektatua izanen da 20:30etan eta ondotik eztabaida izanen da beti Marie-Monique Robin-ekin. Hazkunde ereduari alternatiba ekimenak aurkezten ditu filmak, elikagaien ekoizpenaren arloan (hiriko laborantza), energiaren arloan (herriak trantsizioan edo eko-herriko etxeak) eta ontasun eta zerbitzuen trukaketen arloan (tokiko monetak eta denbora bankuak). Besteak beste, garapenaren mugak eta alternatibak jorratzen dituen filma hau ondoko galderer erantzunen ekartzerat saiatzen da:

  • Nola jarraitzen ahal da mugagabeko hazkunde bat sustatzen, gaur planetaren baliabideak mugatuak edo agortzeko arriskuan direla argi dakigunez ?
  • Ba ote dire hazkundeari alternatiba teoriko eta zehatzak?
  • Zer egiten ahal dugu tokika, ereduz aldatzeko?
  • Zeintzuk lirateke hazkundea utzi ondoko gizartearen ezaugarriak?

Gai guzi hauekin, gaualdi oso interesgarria aintzin ikusten da, eta Ipar Euskal Herrian bakarra izanen denez, dudarik gabe ez huts egitekoa. Tokiak 200 bakarrik izanen dira, orduan interesatuer, gaurdanik beren tokia erreserbatzea aholkatua da. Tokien salneurria 5 eurokoa da (salneurri apaldua ikasle, langabetu eta haurrentzat: 3,50 €). Aholkatua da lekuen erreserbatzea oraindanik : [email protected] edo 05 59 24 37 45 zenbakira deituz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).