Solidarités

Zubiak ireki, errepresioa salatu

2024ko urriaren 2an, asteazkenarekin, goizeko 9tan, hainbat erakunde sozial, politiko edo sindikaletako 7 kide deituak dira Hendaiako komisaldegira deklaratzera, migranteak frantses estatuan sartzen laguntzea leporatzen zaie.
Hara, han berean mobilizatzeko, lehen 80 izenpetzailek luzatzen duten dei kolektiboa. (...)
Solidarités

Gernika Palestina Deialdi Herritarraren ekainaren 8ko ekimena

BIDEOA - "Gu ere, hemen, Euskal Herrian, Gernikaren herrian, historiaren alde egokian kokatu diren milioika herritarrekin batera goaz. Guk ere giza duintasunaren sinbolo bihurtu den Palestinako herriarekin bat egiten dugu eta hemendik ozen aldarrikatzen dugu: Ez! Estatu sionistari ez! eta bai Palestinako herriaren eskubideei!"
(...)
Solidarités

BADA Zinema

BADA Zineman "Bidasoa 2018-2023" aurkezten digute, bideo labur baten bidez.
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz. (...)
Solidarités

« Ce procès est d’autant moins compréhensible que les faits qui nous sont reprochés, ont été reproduits à trois reprises par la suite »

Artisans de la Paix - Lors d'une conférence de presse à l'assemblée nationale des parlementaires du Pays Basque, accompagnés de parlementaires de divers horizons, en présence de "Txetx" Etcheverry et Béatrice Molle, ce mercredi 27 mars, les parlementaires du Pays Basque ont réaffirmé leurs soutiens aux Artisans de la Paix et demandent leur relaxe !
Les deux Artisans de la Paix ont mentionné que ce procès est d’autant moins compréhensible que les faits qui leurs sont reprochés, à savoir le « port, transport et la détention d’armes et d’explosifs en relation avec l’organisation terroriste ETA » ont été reproduits à trois reprise par la suite, les 8 avril 2017, le 9 février 2018 et le 25 avril 2018 où les Artisans de la Paix ont à nouveau dû mener à bien des opérations qualifiables de « port, transport et la détention d’armes et d’explosifs en relation avec l’organisation terroriste ETA » sans que cela n’occasionne la moindre audition et encore moins mise en examen postérieure. Et qui plus est, ils l'ont fait avec l’accord des autorités, et en pleine coopération avec elles, comme ces images inédites le montrent." (...)
Solidarités

Luhusoko auzia:Errugabetzea, Euskal Herrian behin betiko orrialde berri bat irekitzeko!

BAKEBIDEA - Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry, Parisko auzitegi korrekzionalera deituak dira 2024ko apirilaren 2 eta 3an. Errugabetze argi eta sinplea eskatzen dugu. Euskal Herriak denbora luzeegian ezagutu duen konfrontazio armatu baten ondorioak elkarrekin konpontzeko seinale bezala, eta bere Historiaren orri berri bat irekitzeko borondate bateratu bat bezala ulertuko litzateke.
Manifestua izenpetu! (...)
Solidarités

Procès de Louhossoa : Relaxe pour ouvrir définitivement une nouvelle page en Pays Basque !

BAKEBIDEA - Les 2 et 3 avril 2024 comparaîtront devant le tribunal correctionnel de Paris Béatrice Molle-Haran et Txetx Etcheverry. Nous demandons leur relaxe pure et simple. Elle retentirait comme le signal fort d’une détermination commune à résoudre l’ensemble des conséquences de cette confrontation armée qu’a trop longtemps connue le Pays Basque, et d’une volonté partagée d’ouvrir définitivement une nouvelle page de son Histoire.
Signez le manifeste. (...)
Solidarités

Milaka giltza etorkizuneko ateak irekitzeko

BIDEOA - Ideologia askotako milaka eta milaka lagun elkartu dira berriz Bilboko karriketan urtarrilaren 13an, larunbatarekin. Iraganeko ateak itxi eta etorkizuneko ateak irekitzeko konponbiderako milaka eta milaka Giltza. Elkarbizitzaren bidean Salbuespen espetxe neurriekin bukatzeko garaia dela aldarrikatuz. Jarraian, manifestaldiaren laburpena bideoz eta bukaerako hitz hartzea.
"Atzeraezinezko bide batean jarri gaituzten etapak gainditu ditugu, bakea eta konponbidearen alde arriskatzen gai izan garelako, asmatzaileak izan girelako, Herritik herrira pentsatzen jakin dugulako. Gaur, gure agurrik eta babesik beroenak helarazi nahi dizkiegu, datorren apirilaren 2 eta 3 an Pariseko auzitegian epaituak izanen diren Txetx Etcheverry eta Bea Molle bakegileei. Gure txalorik beroenak, zuei eta bidean desagertu diren Mizel Bergouignan, Michel Berrokoirigoin eta Michel Tubianari. Auzi hori ez dugu onartzen!! Zuen errugabetzea exigitzen dugu!" (...)
Solidarités

Urtats arratsalde solidarioa

2023ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak migratzaile eta erbesteratuen aldeko besta giroko arratsaldea antolatzen du. 5. edizio honetako egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, musika eta sorpresa arrantza haurrendako. Ekitaldia Patxokian izanen da (Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean, Baiona Ttipian).
Elkarte eta kolektiboek erbesteratuekin edo migratzaileekin lan egiten duten Euskal Herrian, ekitaldi hau elkarteen egutegiko hitzordua bilakatu da. Migrazioaren gaiaren inguruan eztabaida gogortzen eta kristalizatzen ari den garai hauetan, garrantzitsua da elkartasun une hau. Horregatik, Etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den Biziko taldeak antolatzen du egun hau, eta azken honen irabaziak oski tokiko mailan migratzaileei eta erbesteratuei harrera egiteko ekiten duten elkarteei emanen zaizkie. (...)
Solidarités

Bilboko manifarako deia

BAKE BIDEA - Heldu den urtarrilaren 13an, “Konponbiderako giltzak” lema duen manifestaldia iraganen da Bilbon. Aurten ere, Bake Bidea eta Bakegileak, euskal preso eta iheslariak etxeratzea, konponbidea eta elkarbizitza helburu dituen deialdi honetara batzen gara.
Nekez eraiki daiteke konponbidea, Espainiar Audientzia Nazionaleko hainbat auzitegi eta fiskaltzak duten jarrera mendekatzaile eta atzerakoiarekin. Frantziako kondenen kudeaketarako epaitegiek eta berriki PNA-ak Xabier Goienetxearekin egin bezala, elkarbizitza elikatuko duen etxeratze prozesu baten eraikitzeko garaia iritsi da!(...)