Bertsularien Lagunak Elkartea
Xilabaren lehen bi saioak burutu dira asteburu hontan, Ozaze eta Urruñan. Ondoko geltokiak, Saran eta Amenduzen.
Ozazeko herriko gela mukuru bete zen ostiralean. Kakoiak etxeko taldean Beñat Larrory, Aetz Etxart, Xan Alkhat, Joanes Etxebarria eta Leire Casamajou izan genituen. Irantzu Idaote, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate Hazparke taldeko kideak errezibitu zituzten Xiberuan. Giro ederrean Hazparke taldea gailendu zitzaion Kakoiak taldeari. Bertsu eta kantu, publikoak hasera haseratik gozatu zuen Aimar Karrikak proposaturiko gaiekin.
Larunbatean Urruñan Muttikoak eta 3Kasko taldeak lehiatu ziren. Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxek osatzen duten Muttikoak taldeak irabazi zuen saioa. 3Kasko taldea ordezkatuz aldiz, Maialen Berra, Lur Renteria eta Marga Berrak kantatu zuten. Berttoli elkartea jendez bete zen eta bertsoaldi politak entzun ziren Karlos Aizpurua gai emaileen esanetara.
Hurrengo geltokiak hauexek: irailaren 29an ostiralez, Sarako Urtxola ostatuan trago eta pintxo 19:00etan (Lizaieta eta Kakoiak) eta irailaren 30an Amenduzeko Eiheran bertso afaria 19:00etan (Eskukula eta Ez dok 5).