Zezena, gure kultura…

Bai bixtan dena, gure kostaldean ikusten ahal den publizitatea ez da euskaraz idatzia, gainean den titulua frantsesetik hartua den itzulpen bat baizik ez da. Beraz, bai… ausartu dira… erraitea zezena «gure» kultura dela.
Publizitate hau asumitzen dutener, ez diet gauza handirik argumentatuko. Heien kulturaren oinarria abere beltz bat baldin bada, ados edo paso… eta errespetu handi bat aitortzen dut zezen guzientzat. Aldiz, zezen plaza batean sartu ez direner luzatu nahi diet nere klixka aldia. (...)

Tresna ala jendea?

Beste askotan eta askok bezala nere erosketak egin ditut herriko supermerkatuan goiz huntan. Ohartua nintzan aitzineko aldietan, langileak bazirela kesen arraberritzen ari. Ez zela urguluz egin nuen nere baitan, kesazainek usu arazoak zituztelako tresna zaharkitu batzuekin eta ardura beha egoiten baiginen.
Egun, nere zakua beterik hurbildu naiz kesetara eta beha egoiteko plantatua nintzela, huna nun saltegiko langile batek erraiten didan... (...)

Bestak ospa ala bestetatik ospa?

Hori bai! Euskal Herrian ahalmen izugarria dugu gauzen ospatzeko! Gertakariak ospatzen ditugula uste dugu, bainan azken finean, ez dugu gure egoera baizik ospatzen. Zaudete… ez da arras egia… Lorpenak ospatzen ditugu eta lorpenak ez badira, aldarrikapenak… batzuetan biak… Bainan, zernahi gisaz, bien gibelean, egoera kaxkar bat gordetzen da.
Beraz bai Bestari esker lortzen dugu herriaren mugiarazten, jendeari kontzientzia arrarazten, erakusten… Besta bai! Borroka ere bai! Bainan lemaren lehen esaldian, hots bestan baizik ez badugu oihukatzen ahal hori, lemak ez du balio. Bestak dira estakuruak eta egunero eman urratsak arrazoinak eta helburuak. (...)

Nunbait sortu izana

"Burasoak ez dira hautatzen, Familia ez da hautatzen, Ez eta ere, Manillako espaloiak, Pariseko edo Algerkoak, Ibiltzen ikasteko., Nunbait sortu izana,, Sortu denarentzat, Beti halabeharra da"...
Huna Maxime Leforestier-k, duela urte parrasta bat atera zuen kantua. Egun entzun dut irratian eta berriz ere itzulipurdikatu nau. Testo hunek sartze ainitz baditu. Nik, kantu horren hitzak erabiltzen ditut, norbaiti Euskaldunak atzerakoiak edo zokokerietan ari girela entzuten diodalarik.(...)

Autopartekatzeaz

Ikasle ainitz joaiten dira Bordelera, Tolosara / Asteburua etxean pasatuz, joan jina egin behar da. / Covoiturage, BlaBlaCar, / Partekatzea azkar!
Praktikoena da hara / Ta beste mundu sozial batzuen deskubritzeko parada. (...)

Urteak erdi ustel

Ez dauzkizuet agiantzak opatuko! Mila erabaki berrirekin hasten dugu urtea eta hori zendako? 2018-tik 2019-rat pasa baikira. Ze argumentu ona! Bai, helburuak emaiten dazkogu gure buruari, bainan pentsatu gabe «eginen dut!», baizik eta «agian eginen dut». Agian-aren teoria agorgabean gabiltza: hori al da agiantza?
2018ko urtarrilaren 1ean ere agiantzak opa ginituen eta hala nola iragan zen urtea. (...)

Euskal Herria Bai? Borroka politikoa ez?

Duela urteak, gogoan ditut militante politiko batzu, heien eginkizuna izigarri serioski hartzen zutenak, eta politika hutsa ez ziren beste borroka ardatzak nunbait ez zituztenak serios bezala hartzen kasik. Deitzen zituzten ere borroka sektorialak, diferentzia argiki egiteko, edo azpimarratzeko bazela borroka nagusi bat (politikoa) eta besteak, inportantzi guttiago zutenak.
Borroka armatuaren uztearen ondotik eta testuinguru berri huntan izpirituetan dudak edo desilusioak piztu direnetik, iduri luke kasik borroka politikoa bilakatzen dela sektoriala. (...)

Konexioaz bi hitz! ;)

Urte bat isilik egon ondoan, Klixkari berriz konektatzerat noa eta luma (edo sagua) berriz hartzekotan, «konexioa» aipatuko dut hemen.
Harrigarria iduritzen zaut sare sozialek, baita hauen bizirautea ahalbidetzen duten tresnek ere, zoin heinetaraino aldatu gaituzten. Badakit debatea ez dela berria, bainan, mugikor zahar batekin ibili izanak, burua altxarazi daut. Zendako diot hori? Deus egiteko ez nuen momentuetan, izaiteko manera alda arazi dautalako. (...)