Egun naparra
Fase berri honetan, ez dezagun ahantz orriz orri historia berri bat dagoela idazteko. Ez dadila istorio bat izan! Amalurretik atera daiteke amaluma? Eskriba dezagun tipi-tapa tipi-tapa lerroka… tipi-tapa tipi-tapa orrika! Izan gira artisau! Herri eriaren ostekoa izan da erien bostekoa … Harien jostekoa gelditzen zaukularik eukal herrien lotzeko. Izan giten artisau! Sor dezagun sarea, sare trinkoena, oihal bat izan arte. Etsaiak guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik, ezaguna da jantzi girela zazpiak oihal batetik. Hori al da Nafarroaren ehuna?
Apirilaren 30ean Baigorrin, naparmen izan ditezela apar naparra eta napemea! Uhainik gabe, bage, barik edo bagerik… ez baitut uste bitxarik badenik! Ordoki eta gailurretako euskaldunak hurbil ditezela, bainan itsas bazterrekoak ere, kosta ala kosta! Nafarroa Beherean egonen da zutik mendian gora haritza! Nafarroaren egurra! Kartsuki, alaiki, herria eraiki! (...)