2015eko azaroaren atentatuen ondotik, iritzi andana bat entzun dira komunikabideetan. Urruntasun pixka batekin orain, harritzekoa da ikustea nola garatu diren Hexagonoan diskurtso gogorrak eta harroputzak.
Pentsatzen ahal zen panorama politikoan eskuinean ziren jendeen ildotik garatuko zirela bainan analisatzen badira, ikusten da Frantses Estadoak betidanik bere bihotzean duen jakobinismo hotz bat indartu dela, eta bere bozeramaile burrunbatsuenak panorama politikoan ezkerrean atzematen diren jende batzu direla.
Egun hauetan "Lehoina eta ulitxa" alegia jin zaut gogora, kortsikar hautetsiek egiten dutenari eta parean duten Valls ministroari (eta beste frrrantsesss askori) pentsatzean.
Zoin on den holakoen entzutea : Kortsika herri bat da, herritarrek beren hautetsiak hautatu dituzte eta hauek Kortsikar oso gisa plantatzen dira. Ez dira Frantziaren herrialde bat bainan Frantziak bereganatu duen herri bat. Beraz dudarik gabe, haien hizkuntza erabiltzen dute eta haien herria defenditzen dute…
Gerla Hotza noizpait gelditu al zen? Usteak erdi ustel! Bai, bai, justu "erdi" ustel. Orain Errusia Frantziarekin adixkide da! Putin! (frantses eskla-mazioa). Baita Amerikako Estatu Batuekin ere mintzo da Putin! (errusiar eskla-bista). Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan ormatzen.
Agintariek maska berriak janzten dituzte: ongi etorri Obamazke! Oe Oe... Barka... Ta hori guzia maskatasunaren izenean.
Parisetik planeta osora « Xuri, Gorri ta Urdina », « Gure hiriburuan gertatu da » : gauza sinetsi ezina. Mirakuiluz hautsi ote da Europako oreka fina ?, Ixiltasunaren bidez pasatu oroimenaren mina...
Ereserki ororen gisan gizarte osoa du batzen... Baina hemen giza baloreak dira aski klarki akabatzen..Sarraskiak goraipatzen ! Zendako da kantatzen?
«Gure jendartean, lehen aldikotz, sortzen diren haur gehienak desiratuak dira. Horrek funtsesko aldaketa bat dakar: lehen, familiak haurrak «egiten zituen», gaur, haurrak du familia egiten. Gure gutizia betez, haurraren estatutua aldatu da eta gure nagusia bilakatu da: «buraso txarrak» ez izaiteko, ez diogu deus errefusatzen ahal» dio Philippe Meirieu frantziar pedagogo eta ezkerreko politikari ekologistak.
"Fenomeno hori merkatu liberalistak bereganatu du. Jendarte kontsumitzaileak, gauza ainitz proposatzen dizkigu. Haien erostea aski da gure haurren kaprizak asetzeko."
Deiadar manifan zen giroa ez zait zinez gustatu…Ez naiz errugbizale amorratu bat bainan egia da nunbait nahiago nuela telebistaren aintzinean pasatu nere larunbat arratsaldea.Horrez gain, ez nuen nere inguruan senditu alimaleko giro bat eta « rutina » bat bezala ikusten nuen hamaikagarren manifa hau.
Irakurle maitia, senditzen duzu beraz begi ezezkorrez etortzen nintzela Deiadarrari erantzuteko. Ibiltzen nintzen manifaren barnean eta hor eguzki izpi batek argitu nau eta argitu aldi berean ilunean nituen elementu guziak.Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera; segidan pentsatu dut usaiako lagun biarnesak zirela, duela hamarkadak orain elkartasuna erakusten digutenak okasione ainitzetan. Bi hitz trukatu eta gero, harritu naiz ohartzean Angeluko eta Baionako kaskoin batzu zirela.
Jende anitz ginen itsasuntzi hartan! Herri ttipi bat bezala ginen, bainan, itsasuntzi baten gainean, ardien gisan tropan.
Bistan dena klase apalekoak ginen, alta, bidai hunek bizi berri baterat ekarri behar gintuen. Gure iragana eta familiak gibelean utzi ginituen, lan berri xerka joaiteko. Erran ziguten joaiten ginen lekuan lana kolpez atxemaiten zela. Berantetsia nintzen.
Ibiltzen dena pixkabat mundu zabalean astez aste, Ikasteko ta aberasteko tokiak atxeman arte, Labirintoan baldin badira ere dozenaka ate, Mundu huntako bide guziek Erromara daramate.
Historia dute zubiek, elizek, hilerriek ta karrikek, Arkitektura, museo, arte, … turistek ikusteko prest, Imperatore handi mandiei buruz zion Obelixek: “Ez dira bate burutik sano erromatar handi horiek!"