Tartaro
«Gure jendartean, lehen aldikotz, sortzen diren haur gehienak desiratuak dira. Horrek funtsesko aldaketa bat dakar: lehen, familiak haurrak «egiten zituen», gaur, haurrak du familia egiten. Gure gutizia betez, haurraren estatutua aldatu da eta gure nagusia bilakatu da: «buraso txarrak» ez izaiteko, ez diogu deus errefusatzen ahal» dio Philippe Meirieu frantziar pedagogo eta ezkerreko politikari ekologistak.
"Fenomeno hori merkatu liberalistak bereganatu du. Jendarte kontsumitzaileak, gauza ainitz proposatzen dizkigu. Haien erostea aski da gure haurren kaprizak asetzeko."