Alberto FRIAS
Cesio-137 eta Cobalto-60 isotopo erradioaktiboak lehen aldikotz atxeman direlarik Ebro ibaieko uretan, Garoñako Zentral nuklearratik landa ibaian behera, Endesa eta Iberdrolak kontrolatzen duten Nucleonor, zentral nuklearraren enpresa jabeko bozeramaileak baieztatu zuen Tchernobyl-eko istriputik landa agertu zen lano erradioaktibotik etortzen zirela. Bitxi da isotopo horiek ez zirela atxeman Errobi ibaian edo Zadorran (zentralatik hurbil den Ebro ibaiaren ibaiadar batean). Joan den apirilaren 26an, ospatzen zen Tchernobyl-eko istripu nuklearraren 30. Urtemuga, eta gezurra beti errege da nuklearraren erreinuan. Araba Garoñarik Gabe egitasmoak manifestaldi masibo batera deia luzatzen du “Garoña ez eskerrik asko” lemapean datorren larunbatean, ekainaren 11n, Gasteizen, hauteskunde kanpainaren lehen egunaren biharamunean.
Garoñak bere 40. Urtemuga ospatzean, haren jabetza zuen enpresak eta Español erresumako gobernuak, aintzinean meiaten zuten, zentralaren bizi-iraupenaren luzatzeko, teknologia arloan puntan ziren herri batzutan ver zentralak bazirela eta haiek beti aktibitatean jarraitzen zutela. Egia da, Garoñak bere bixkia bazuela Japonian. Fukushimako central nuklearra hain xuxen ere.
2011ko martxoan, japoniako zentrala bere 40. Urtemuga ospatzen zuelarik, bere 1. Erreaktorean istripu bat gertatu zen. Preseski, erreaktore hori da Garoña-ren bixkia. Bi central nuklearrak 1971an martxan zearri ziren, biek General Electric-ek 50 hamarkadan plantan eman zuen ur erakituarekin ibiltzen den erreaktorea bazuten, eta biek partekatzen dute istripu baten kasuan euste-sistema berdina, Mark1, 1972an berean jada Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Komisioak ez erabiltzea aholkatzen zuena.
Aurten, istripuaren 5. Urtemuga dela eta, Japoniako inkesta ofiziala argitaratu da 641 orriko txosten batean. Bertan ondorio hau atxemaiten da : “istripua gobernuaren, erregulazio agentzien eta TEPCO antolatzailearen arteko konplizitatearen ondorioa da”. Baieztatzen da hiru agente horiek “nazioak istripu nuklearretarik babestua izaiteko duen eskubidea saldu zutela”. Fukushimaren itzal haundia Euskal Herriaren gainean proiektatzen da, zeren bertan errepikatzen dira Fukushimako istripua ahalbidetu zituzten ver baldintzak. Izenak bakarrik aldatzen direlarik.
TEPCO Nucleonor-etaz ordezkatzen badugu, erregulazio agentziak Nuklear Segurtasun Kontseiluataz, eta gobernu japonesa, gobernu españolaz, Fukushima istripua ahalbidetu zuen ber konplizitate egoeran gira. Español erreinuko gobernuak izendatzen ditu Nuklear Segurtasun Kontseiluko kideak – gaur egungo arduraduna, Partido Popular alderdiaren garaian ministro karguaren baliokidea den energiaren estatu-idazkaria izan zen, bere lehendakari eta ministroak Felipe González eta José María Aznar, behin bukatzen dituztelarik beren ardura politikoak elektrizitatearen arloko multinazionaletako administrazio kontseiluetan bukatzen dute eta ; hor ere sekulako erroteria bat badugu non demokrazia neutroietara heltzen ez den sistema bat blindatzen den.
Funtzionamenduari dagokion milagarren luzapenaren ondotik, Garoñak untsalaz bere behin betiko hestea 2013ko uztailaren 6ko aintzin ikusia zuen, baina Nucleonor-ek erabaki zuen heste hori 2012ko abenduaren 28ra – inoxenten egunera – aintzinatzea, ez zezan ukan 170 milioi euroko gastua ordaintzeko bere hondarkin erradioaktiboen tratamenduaren kudeaketarentzat, zeren gobernuak, izena aitortu nahi ez zuen amnistía fiscal baten bidez tratamendu kudeaketa horren martxan ezartzea urtarrilaren 1ª arte atzeratzea erabaki zuen. Baina, tranpa ez zen hortan egon, 2014eko otsailaren 21an, Ministroen Kontseiluak onartu zuen lege dekretu bat, auziperatua dena gaur egun bere legaltasunari buruz diren dudak medio. Dekreto hortan, magia dela medio, behin betiko heste behin behinekoa bilakatzen zen, zentralaren jabeen esku uzten zelarik ver-idekitzeko baimen baten galdea. Galde hori egin zen 2014ko maiatzaren 27an, baina aldi honetan, errentagarritasun ekonomikoa aintzinean emanez, ez aintzin ikusia zen bezala 2019-a arte baizik eta 2031 arte, zentralak bere 60. esplotazio urtea osatu arte.
Partido Popular alderdiak izendatuak diren 3 kide dituen 5 kideko Nuklear Segurtasunaren Kontseilua zentzugabekeria horren aintzinean beti ari da bere antzerkiaren egiten, zentralak Fukushima-ko istripuaz geroztik hartu behar izan dituen segurtasun neurri gehigarriak beti ontzat emanez. Bere azken txostenean, español Estatuko legebiltzarreko abenduko hauteskundeak aintzin, behin betiko irizpenaren argitaratzea (Garoñaren ber-abiatzearen aldekoa Kontseiluaren osaketa konduan hartuz) aipatzen zuen urte honetako bigarren seihilekoan. Jakinez mugimendu herrikoiak lortu duela Partido Popular alderditik kanpo beste alderdi guziak zentralaren martxan ezartzeko baimen berri baten onartzearen kontra izaitea, zinez latza eta eskandalu haundia litaike gaur egun den gobernuak ororen buruko erabakia ukaitea. Hauteskundeak berriz egitekoak direnez Espainiar erreinuan dena berriz airean da eta egoera kritikoa da.
Testu inguru honetan, Araba Garoñarik Gabe egitasmoak manifestaldi masibo batera deia luzatzen du datorren larunbatean, ekainaren 11an, Gasteizen, hauteskunde kanpainaren lehen egunaren biharamunean. Ber maneran, deia luzatzen du “Garoña ez eskerrik asko” ikurrarekin bozka lekuetara agertzerat, jakinez joan den abenduan “gogoeta egunean” aurre ikusia izan zen mobilizazioa debekatua izan zela, demokrazia ez zela neutroietara heldua erakusten zuelarik.