Udalbiltzak, lurralde desorekak, Pirineoak bezala gainditzeko xedea

TRIGO LIMPIO (ZARAITZU, AEZKOA, ARTZIBAR, BAZTAN) Eskualdeko abeltzainek ekoitzitako haragi ekologikoa modu zuzenean saltzeko proiektua. Ariben haragia zatikatzeko gela bat eta bertantxe zuzenean saltzeko tokia egokitu, eta webgune bat sortu.
TRIGO LIMPIO (ZARAITZU, AEZKOA, ARTZIBAR, BAZTAN) Eskualdeko abeltzainek ekoitzitako haragi ekologikoa modu zuzenean saltzeko proiektua. Ariben haragia zatikatzeko gela bat eta bertantxe zuzenean saltzeko tokia egokitu, eta webgune bat sortu.

Piriniotan Lan eta Bizi programa Euskal Herri mailan diren desorekei eta hauek murrizteko beharrei erantzuteko sortu zuen Udalbiltzak. Orotara 203.000 euroko diru laguntza eman zen 2014 eta 2015 urteetan baldintzak betetzen zituzten 43 proiekturi. Urriaren 5 eta 6 an « Piriniotan posible delako » jardunaldian, Iratiko Etxoletako Bilkürentako gelan programaren bilana eginen da eta geroari buruz eramaiten ahalko diren ekintzak erakunde eta hautetsiekin gogoetatuko dira. Jarraian, Udalbiltzak Enbata.Info-ren hainbat galderei zehaztapenak ekartzen ditu.

Zertako eta nola sortu zen Udalbiltzaren « Pirinioetan lan & bizi » egitasmoa ?

Udalbiltza Partzuergoak bere sorreratik arreta handia jarri izan dio Euskal Herri mailan dauden desorekei eta hauek murrizteko beharrei.
Horregatik Euskal Pirinioetan Lan eta Bizi Udalbiltza Partzuergoak 2002 urtean abian jarri zuen programa izan zen. Espainiako epaileek Udalbiltza legez kanpo uzteko saioak porrot egin eta gero, berriro heldu zitzaion gaiari eta testuinguru honetan 2013. urtean Udalbiltza Partzuergoak ondorengo helburuak
gauzatzeko abian jarri zuen aipaturiko programa:

  • Euskal Herrian dauden desorekak gainditzen lagundu.
  • Nazio eraikuntzarako beharrezkoak diren egitura eraginkorrak sortzen hasi.
  • Ariketa praktikoak eta ekimen zehatzak abian jarri.

Zergatik Pirinioetan?

Gaindegiaren laguntzarekin, Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak euskal geografia sozio-ekonomikoa aztertu zuen, Euskal Herriko Pirinio aldeko lurraldea: mendi aldeko udalerrien problematiken erakusgarri azterketaren bidez. Ondorio interesgarriak jarri zituen azterketa horrek mahai gainean. Ondorio nagusia ondorengoa izan zen: gaur gaurkoz, aldagai geografiko, orografiko eta sozio-ekonomikoak kontuan hartuz Euskal Pirinioa da, bere kokapen eta egoeragatik, gabeziarik handienak bizi dituen lurraldea. Pirinioetan aurkitzen dira egoerarik larrienean dauden herri eta bailarak. Hori ikusita, eskualde hori sustatzeko ekimena abian jarri zen.

Guztira 203.000 euroko diru laguntza eman zen hainbat proiektuetarako. Orotara, 43 proiektu aukeratu ziren eta laguntza jaso zuten.

Zer ondorio zehatz ukan ditu?

Lehenik eta behin esan behar da jarduera ekonomiko berriak sustatzeko balio izan duela. Bestetik, eskualdeko eragileen arteko saretzea bilatu izan du, jakinik ekonomia indartzeko eta ekimenak sustatzeko elkarren arteko sinergiak sortzea dela trena egokienetarikoa. Eta azkenik, egitasmo sozialak bultzatzeko xedea zuen.
Lehen aipatu bezala, 42 proiektu lagundu dira eta emaitza ezin hobeak izan ditu

Zer da aste honetan eginen duzuen jardunaldien xedea?

“Pirinioetan posible delako” jardunladiek, urriaren 5 eta 6an,  programa oso honen bilana egun nahi dute. Emandako laguntzen eraginkortasuna nolakoa izan den, zein mailan lagundu duten, proiektuek zein egonkortasun maila lortu duten.
Eta hori guztia, onuradunekin egin nahi dugu, laguntza jaso zuten pertsona zuzenekin. Baina baita ere, eskualdeko eragile eta erakundeetako ordezkariekin. Horiekin guztiekin gogoetak, iritziak, ideiak eta balizko ekimenen aukera partekatu nahi ditugu, saretzeak hori ahalbidetzen duelako, denon artean aurrera begira jartzea oinarri sendoekin.
Hori guztia bi egunez egingo dugu Iratiko etxoletan, aste honetako ostegun eta ostiralean.

Geroari buruz zer xede du Udalbiltzak EH mailan diren desorekei aurre egiteko?

Udalbiltzak une honetan Xiberoa Garatzen ekimenak eman zuen diru baliabiderik ez du. Baina argi dio lurralde kohesioa eta gure herriaren garapen sozioekonomikoan sakondu nahi badugu lan itzela dugula aurretik. Beraz, denon artean partekatu beharreko gaia da etorkizunekoa. Euskal Herrian badaude lurralde desoreka handiak. Horiek zaintzen ez baditugu, eta ikusita erakundeek nola lan egiten duten, bakoitza bere eremura begira soilik, Udalbiltzak hori guztia bere neurrian jartzen ez badu, azterketa partekatu zorrotza egiten ez bada, Euskal Herri herren bat izango dugu, edota Euskal Herri gaixo bat, lehenbailehen botika behar duena okerrera egin ez dezan.

 

PIRINIOETAN POSIBLE DELAKO

 jardunaldiak

Noiz: 2017ko urriaren 5ean eta 6an.

Non: Iratiko Etxoletako Bilkürentako gelan

 Urriak 5

9:30    Harrera.

10:00  Jardunaldiaren hasiera, ongi etorria

Luis Intxauspe, Udalbiltza Partzuergoaren lehendakaria.

Kattalin Sainte-Marie, “Euskal Herriko Pirinio aldeko lurraldea: mendi aldeko udalerrien problematiken erakusgarri. Kokapena eta ondorioak” ikerketaren egilea

Maite Iturre, Baztango hautetsia, Udalbiltzako kidea eta Cedernako lehendakaria.

Pirinioak lan eta bizi egitasmoa kokapena eta balorazioa.

11:00  Esperientzien berri, testigantzak

Eskutik, Auritzberri, Nafarroa.

Labore, kontsumo kooperatiba.

12:00  Atsedena eta mokadua

13:00  Esperientzien berri testigantzekin jarraitu

Irati 4 bailara, basoaren bihotza. 

Belaun eta Aldudeko ibarra.

Lurzaindia.

Elkarrizketarako tartea

15:00  Lehen egunaren bukaera

 Urriak 6

9:30    Harrera

10:00  Eztabaida eta hausnarketa: Piriniotan posible delako

12:00  Atsedena eta mokadua

13:00  Mahai ingurua Eta orain zer ? Ondorioak eta aurrera begirakoak.

Zonaldeko hautetsiak:

Gustavo Goiena, Zaraitzuko Batzrdeko  lehendakaria.

Jojo Goiheneix, Lekunberriko auzapeza eta Xiberoko Mendi Sindikatuen Elkarteko ordezkaria

Maite Goihenetxe, Biharko lurraren elkartea (BLE).

Imanol Esnaola, Gaindegiako zuzendaria.

Haizea Isasa, Udalbiltzako kidea.

15:00  Jardunaldiaren bukaera

PIRINIOETAN POSIBLE DELAKO FR-1

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).