Gure Esku Dago est une dynamique populaire ayant pour but de réaliser une chaîne humaine de 123 km en faveur du droit à l’autodétermination le 8 juin prochain en reliant Iruña à Durango. Depuis plusieurs mois dans différentes communes, de nombreuses mobilisations réunissent des citoyens ne partageant pas les mêmes points de vue… mais étant d’accord sur le fait que “si nous vivons ensemble au quotidien sur un territoire, on doit bien avoir le droit de décider ensemble de notre avenir”… sans avoir à passer par Paris ou Madrid.
Enbata.info est entré en contact avec les promoteurs de Gure Esku Dago, pour mieux comprendre le succès grandissant de cette initiative qui pourra compter sur l’appui d’Iparralde grâce à la mise en place de bus pour aller à la chaîne humaine qui compte réunir plus de 50.000 personnes.
Joan den astean hasitako elkarrizke honen www.enbata.info/articles/autodeterminazioaren-alde-demokraten-metaketa-erraldoia azken partea:
Zer harreman eta lotura du ekimenak Ipar Euskal Herriarekin ?
Ekimenak lurralde bakoitzean garapen ezberdina hartu du. Gipuzkoan eta Bizkaian oso azkar errotu da, Gasteizen aurkeztu eta berehala uste ez zuten babesa jaso zuten batzordea bultzatu zutenek, horietan ere eskualde bakoitzean egoera ezberdina da… Nafarroa Garaian Etxarri Aranatzen beste dinamika baten baitan baina antzeko filosofiarekin dinamika izugarria garatu dute, galdeketa egitera iritsi dira, pentsa! Hala ere, azken honen kasuan herrialde osoan orain hasi dira batzordeak lanean topera…
Ipar Euskal Herrian ezberdinen arteko elkarlanerako esperientzia ugari izan dira azken urteetan, irakasgai gisa hartu ditugunak eta beraz horiekiko errespetuz abiatu nahiko genituzke herrietako batzordeak. Oraingoz ekainaren 8ko giza katea nahi dugu aitzakia izan dadila Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetako jendeek ere parte har dezaten eta herri bakoitzean erabaki beharko da ere dinamikak behar adina sustengu izan dezan garatu beharreko bidea. Kasu honetan ere uste dugu agerikoa dela Ipar Euskal Herriko jende guztiak bat egin ahal duela aldarri honen inguruan, nork behar du erabaki gure etorkizuna, Parisek? Horrela ari dira oraingoz baina ikusi dugu, eta irakasgai handia da modu honetako dinamika herritar batentzat ezberdinen arteko lanak zein fruitu eman ahal dituen.
Ekainaren 8ko giza katean herritarrei nongoak direnaren arabera batera edo bestera joateko proposamena egiten diegu. Ipar Euskal Herritarren kasuan 111 eta 112 kilometroak dira dagozkienak… Beraz, espero dugu bi kilometro horietan eskuz esku elkarri lotuta ikusiko ditugula ere Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko herritarrak.
Zein dira datozen pausuak?
Orain giza kateari, ekainaren 8ko erronka horri begira gaude, metroak egokitu eta dena ongi antolatzen. Aldi berean, herriz herri dinamikak aurrera darrai, eragile ezberdinekin konfiantzak eraikitzen ari gara eta horrela jarraituko dugu. Handia izango da ekainaren 8koa, baina ez dezagun ahantzi aitzakia hutsa dela, gure buruan sinesteko eta herri honek aurrez ezagutu ez duen moduko dinamika herritar berri bat sortzeko abiapuntua ia-ia.
Ekainaren 8ko jende kateatik at, zein dira perspektibak?
Ez dugu zehatz mehatz ezer definitu baina argi dugu giza katea antolatu dugunok ezin dugula erabaki dinamika honek zer bide hartu behar duen. Guk baditugu ideiak, asmoak, baina dinamika honen muina herritarrak izango badira giza katearen inguruan saretu diren herritar guzti horiei hitza eman behar zaie dinamikaren norabidea zehaztu dezaten. Oso kontuz landu nahi dugu hori, hemen herritarrak dira protagonista eta herritarrek behar dute erabaki nondik nora joan behar duen dinamikak, inork ezin ditu ordezkatu herritarrak.
Oraingoz buruan duguna da giza katearen ostean batzar izugarri erraldoi bat deitzea gutxieneko batzuk adosteko, dinamika honi bidea emateko eta hurrengo hilabeteetan nondik nora joan nahi dugun erabakitzeko. Hau lehen urratsa da, herritarrok gure erabakiaren jabe egiten gaituen urratsa, indarra eta hauspoa, ilusioa, gogoa, kemena… emango digun urratsa. Orain, ilusio hori 3.000.000 euskal herritarri pasa behar diegu, txoko guztiak ukitu behar ditu honek eta zazpi euskal herrietan diren herritarrak martxan eman. Gure oinarri bakarra legitimitate demokratikoa da. Alegia, herritarrek modu demokratikoan erabakitzen dutena inork ezin du ukatu. Hori horrela izan dadin, baldintza batzuk eman behar dira, bereziki, zilegitasun hori izan dezan biharko egunean herri honek hartuko duen erabakiak gehiengoaren babesa behar du, gehiengoaren babes zabala behar du erabakitzeko gaitasun horrek. Herritarron gehiengoak bere etorkizunaren jabe egin beharra dauka, bere auzoarekin erabaki eta etorkizunean denen artean adostutako bide bati ekin.
Iparraldeko autobusari buruzko xehetasunak hemen:
www.enbata.info/articles/un-bus-pour-la-chaine-humaine-gure-esku-dago
Kasu, autobusa erreserbatu aintzin, zure izena eman behar duzu zuzenean http://gureeskudago.net/eu web gunean (5€-tan)