OSTIA saretik, heldu den martxoaren 24tik 26ra, Poitiers eskualdean uraren defentsaren alde iraganen den nazioarteko mobilizaziora joateko deia luzatzen dugu.
Bassines Non Merci, Confédération Paysanne eta Soulèvements de la Terre taldeek antolatuko duten hitzordu berri horretara joatea beharrezkoa iruditzen zaigu, elkartasunaren indartzeko.
Ipar Euskal Herrian, lurren artifizializazioaren aurka eta laborantza eredu zuzenagoaren alde borrokatzen garen heinean, ur erreserben geldiaraztea eta haien erabilpenari buruzko moratoria baten lortzea garaipen herrikoia litzateke. Aurrekari inportantea, bai lurraren aldeko beste dinamika guziei begira, bai Pariseko gobernu ultra liberalari eta agro-industriaren hedapenari arrasta jartzeko.
Frantziatik zein Europatik hainbat abiatze kolektibo eginen dira mobilizazio handi honetara joateko. Euskal Herritik ere, auto partekatze sistema martxan jarriko dugu.
Lekuak proposatu edo galdegiteko, izena eman : https://labur.eus/bassines-non-merci
Mobilizazioaren hitzordu nagusiak:
Martxoak 24. Traktoreen etortzea hainbat eskualdetatik eta laborarien nazioarteko topaketak.
Martxoak 25. 10etan manifestaldia, ondotik kontzertuak eta besta.
Martxoak 26. Asanbladak eta bilkurak, borrokaren segidari buruz.
Informazio gehiago: bassinesnonmerci.fr