Urratsez urrats, Euskal Herria eraiki

Herritar talde batek deiturik Uztaritzen, Gernika Batzordeak eta Independentistak sareak deiturik Gernikan eta euskal diasporak antolaturik munduko hamaika bazterretan ospatuko dira Aberri Eguneko manifestaldi eta ekitaldiak. Lau haizetara Euskal Herriak munduko herri guzien artean bere naziotasuna aitortua eta bere tokia izan behar duela, berriz ere aldarrikatzea lortuko da igande honetan, Apirilaren 16an. Independentistak Sareak bat egiten du Iparraldeko herritar talde batek Uztaritzen, apirilaren 16an deitu duen Aberri Eguneko ekitaldiarekin. Uztaritzen ere « Euskal herritarrok inolako kanpo imposaketarik eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituta eraiki nahi dugu, eta horretarako burujabetza osoa behar dugu » mezua aldarrikatzeko. Urratsez Urrats lemapean iraganen den Uztaritzeko Aberri Egunaren  programa aberatsa behar den bezala gauzatzeko, laguntzaile bilakatzeko lotura jarraian aurkitzen da.

2017ko Aberri Eguna Gernikan eta Uztaritzen bereziki ospatuko da aurten, gertakari bakar bat bi tokitan. Aspaldiko partez, Ipar euskal Herrian ospatuko da Aberri Eguna, Uztaritzen apirilaren 16an.

Uztaritzeko egitaraua

2017ko apirilaren 16an iraganen da Aberri Eguna. Uztaritzen, goizeko 10:00tik goiti elkarteen herrixka izanen da. 11:00 Manifa eta ondotik ekitaldi labur bat. Egunak segituko du sagardotegi bazkari batekin eta kontzertuak bukatzeko.

Egunean zehar, animazioak eta haurren xokoa segurtatuak dira.

Bazkariko txartelak salgai dira, leku kopurua mugatua izanen da beraz gaurdanik zure bazkariko txartela erosten ahal duzu sarean zuzenean www.aberrieguna.eus webgunetik.

ABERRI-EGUNA2-PROG

Laguntzaile bilakatzeko, klika hemen edo behereko irudian:

Aberri Eguna Laguntzaile

Aberri Eguna, abertzale guzien eguna izan behar da. Horregatik, denen laguntza behar da antolaketan parte hartzeko. Ez duda lan txanda batentzat izena emaitea !

17308763_1859834107571826_1602098283367442878_n

Ipar Euskal Herriko Deialdia, Independistak Sarea-ren eskutik :

Aberri17_IPARRALDE

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).