Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan diharduten Sare-k eta Bagoaz-ek bat egin dute, elkarrekin, urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan, presoen sakabanaketaren zein aplikatzen zaizkien beste salbuespeneko neurrien indargabetzea galdatzeko. Larunbata honetan, herritar guzier elgarrekin oinez biltzeko parada eskainiko da, izan dadin Bilbon edo Baionan, orduberean eta helburu berberekin: preso, erbesteratu eta deportatuen giza eskubideen babesa.
Bagoaz kolektiboa, 2014eko otsailean 23 (**) eragile sozial, politiko eta sindikal desberdinek osatzen dute eta bere funtzio nagusia gaur egun, preso eta iheslarien eskubideen errespetuaren aldeko kanpaina egitea du. Kolektiboa preso eta iheslariei buruzko informazioaren zentralizatzeko eta 4 haizetara hedatzeko tresna bezala ari da.
Epe motzeko aldarrikapenak hauexek ditu:
- Eri diren presoak askatzea
- Baldintzapeko askatasuna lortzen ahal dutenak askatzea
- Dispertsioarekin bukatzea eta presoak Euskal Herrira hurbildu eta batzea.
- 80. hamarkadan Frantziak espultsatu iheslarien itzultzea.
Bagoaz preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko tresna bezala definitzen da, gatazkaren konponbidearen baitan. Preso eta iheslarien kolektiboekin lanean ari da baita ere bake prozesuan lanean ari diren beste kolektibo batzuekin, adibidez Bake Bidea-rekin.
Gaur egun, Etxerat-en abenduko zerrendak erakusten duenaren arabera, 313 euskal preso badira Español Estatuko 44 kartzeletan eta 88 euskal preso Frantses Estatuko 26 kartzelatan. Frantses Estatuko preso guziak Mont de Marsango espetxera eramateko eskatua dute Euskal Preso Politikoen kolektiboak zein Bagoaz-ek. Arlo hortan, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak presoen Akitaniako kartzeletara hurbiltzeari buruz egindako adierazpenek posibilitate berri batzuren esperantza uzten du.
Larunbata honetan, urtarrilaren 9an herritar guzier elgarrekin oinez biltzeko parada eskainiko da. Batzuk Baionan eta beste batzuk Bilbon bilduz. Ordu berean eta helburu berberekin: preso, erbesteratu eta deportatuen giza eskubideen babesa, euskal presoen sakabanaketaren bukaera, larri eri diren presoen askatasuna, baldintzapeko askatasunak.
Aieteko Bake Konferentziak (2011) (***) errextu egoerak elkarrizketa konstruktiboa hasteko parada eman du denen ekarpenen egiteko ede sustatuz, hala Madrilen nola Parisen boterea dutenen borondate onak gatazkaren ondorio guztien konponbidera hurbil gintzaten. Lau urte joan dira ETAk bere jarduera behin betiko eteteko erabakia hartu zuenetik. Hala eskatu zion Aieteko Adierazpenak. Madrilgo eta Parisko gobernuek Adierazpen hari emandako erantzuna euskal gizartearen gehiengoak nahi zuenetik biziki urrun gelditu da. Egoeraren aldatzeko, hainbat jestu egiten ahal dira, besteak beste Urtarrilaren 9an Baionan izanen den manifestaldia sustatuz eta bertan parte hartuz.
Aste honetan zehar, @berria-ren eskutik helbide honetan www.berria.eus/mugidaitezenharriak Urtarrilaren 9ko mobilizazioaz sare sozialetan dabilen mugimendua, etengabe eguneratzen ikusten ahalko da.
(*) Sare (sare.eus) Pertsoa ezberdinen artean osatutako herriarren sarea da. Giza eskubide guztien alde diren pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek. Pertsona ezbedinek euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde lan egiten du.
(**) www.bagoaz.eus : Ligue des Droits de L’Homme; Bake Bidea; Cimade; Etxerat; Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque; Anai Artea; Observatoire International des Prisons Pays Basque; Herriarekin; LAB; Union Syndical Solidaire; ELB; CFDT santé sociaux Pays Basque; Aitzina; EHZ; EELV; EHBAI; Abertzaleen Batasuna; Sortu; NPA Pays Basque; Autonomia Eraiki; Eusko Alkartasuna ; La Commune ; Indar Beltza ; CAR/EKB
(***) https://eu.wikipedia.org/wiki/Gatazkaren_konponbidea_sustatzeko_nazioarteko_konferentzia