Zalgizen pastorala eta besterik ere ?

http://www.paysbasqueactualites.com/%C2%AB%C2%A0pastoral-kit%C2%A0%C2%BB
www.paysbasqueactualites.com

Manex Pagola, euskal kantu berri egile, antropologia sozio kulturalean doktore

Aita Lhandez hor eman den ikusgarri / pastorala handiaz ez da hain segur erraitekorik. Dena biziki ederki joan dela. Jende behari ainitz, jokalariak ere hoberenean eta ederrenean. Zer behar da gehiago ? Merezimenduak hartze dituztela denek eta ez bakarrik “frantses euskal” pastoral horren idazleak eta itzultzaileak. Bainan ikusgarri bat, izanik ere pastorala, ekitaldi zinez publiko bat denez (sarrera libre ordainduekin), gogoetak ere araberan izaten ahal dira. Ni horri entseatuko bainaiz hemen, nahiz laburzki, kultura eta sozial antropologiaren ikuspegi batetetik.

Gogo gaixtorik gabe eta onartu behar dutala ere ez denek nik bezala ikustea gertakariak, bereziki aski gorderik dauden zenbait aurtengo pastoralan bezala.

Nahiz folklore aldetik, gehienek diotenaz, dena ongi antolatua izan den Zalgizen, pastoralaren herri-ingurumena kultura aldetik zenbateraino xuxen? Denek dakigularik beharrena eta baliosena: Aita Lhandez jada pastoral sorkuntza bat egina, prest zela emateko, bainan hau baztertua izan dela arras bitxiki ere, prentsa batek ere berantean dion bezala. Eta obra honen ordez frantsesezko bat, haatik euskaraturik, hautatua izan dela agertzeko. Jakinez lehen obra horren sortzailea Xiberotar fin, historiko eta handienetarik dugula, Jean-Louis Davant famatua bera, euskal kultura eta bertze sail askotan gure aditu edo jakintsun hoberenetarik. Gainera euskal problematika gehienetan abertzale aintzindari ezagutuenetarik. Bere ofizio, mintzaldi, ikerketa, olerki, liburu eta abarren gatik Euskal Herri osoan eta mundu hegal askotan ere ezagutua eta zinez onetsia. Dituen kargu guziez bestalde, idazle xerrent handia, euskaltzaina eta beste. Nolaz joan Xiberu xokotik Pariseko pertsona baten frantsesezko obra baten bila ? Berriki Zalgizen etxekandere on jarria balinbada ere. Zer erranen zuten hortaz Piarra Bordaçarre batek, aita Lhandek berak, J.Luis Etxecopar edo Roger Idiartek? Hautu zorrotz bitxia egin dute hau dena erabaki dutenek, izan Zalgistar hautetsi edo bestek. Kolonisatzaileen denboran bezalatsu !

Tokiko (Xiberotar ) sortzaile ( eta ez beraz nor nahi !) baten lan guzia baztertu eta mila kilometroko batena, gainera lehenik erdaraz pentsatua eta idatzia, hartzeko ! Abantailak bazitezkeen ere hor dudarik gabe  batzuentzat. Hauek ere jakinen baitira hain segur “oi ! denborarekin” kantu xaharrak dion bezala…..

Halere ingurumaria bitxi hortan ni segurik gehienik harritzen nauena halere, Xiberotarrik aski ez dela izan hau dena aintzinera laster ikusteko eta behar zena egiteko Zalgizen hartu duten erabaki hain bereziari buruz.

Zeren beha edo beldur xuxen ? Alta elkar hitzegitea beti da hoberena. Bainan petto honek guziak badu ere barne esplikazione laburrik.

Nere ustez sobera nahasten direla oraino mundu guzian bezala, euskal munduan (Xiberoan ere) folklorea eta kultura.

Lehena baita dena pollit, koloretsu eta jendearen lehen gostu edo atseginerako antolatzea, dantza, edergailu, betiko soinu batzu oinarri, errepikan.

Bestea aldiz, folklorea baztertu gabe, herri baten egiazko zainetik aritzea eta honen errespetuan ere. Hor baita bereziki gauzen egiazkotasuna, hau aspalditik heldu dela, herri baten orroitza, fiertatea, bizi nahia eta  aintzinatzea edo garapena barne, bixtan dena.

Bigarren ikus molde eta jarrera hau ez ote xuxenena edo egokiena pastoralentzat bereziki ?

Lerro hauen irakurleek ikusi behar dute ez dela lehenik ene makurra Zalgizen ibili duten jokabidea –bereziki zoin pastoral hauta– bainan horrek guziak aski ilunki erakusten duela euskal kultura mailak baduela egiazki oraino ozkarik iragaiteko Euskal Herrian eta ikusten denez Xiberoan berean ere. Bainan nor da hortaz axola herri kulturgile eta erakunde askoren artean oraino? Ala omerta gisako interes gorde batzuek behar dute dena tapatu ? Gai batetan egiazko adituek ez dutela hor lekurik ixilik egoiteko baizik ! Denen artetik diot halere gogotik : gora pastorala !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 réflexions sur « Zalgizen pastorala eta besterik ere ? »

  1. Jakinen dugu « NOIZBAIT » zer pasatu den eta zer gatik ??? (Kolonisazio modu berri bat ???)

  2. Pastoral eguna Zalgizen pasatu, galdera batzu buruan atxiki eta ez arduradun bat ere mintzatu! Zer arinkeria, Manex! Idazlanaren hautua pastoraleko komiteak egina izan da, arduradun ezagunek egina eta hire galderei erantzutekoa badute. « Xiberoatarrik aski ez dela izan » idatzi duk ondotik eta orokortze horrek deit arinkeria hitza gogoala ekarri, orokortzeak ez du entelegatzea laguntzen.

Les commentaires sont fermés.