Azaroaren 16tik 19ra, Hazparnen, Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak elkarrekin antolatzen dute Zinegin festibalaren 6. edizioak bi helburu ditu. Euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea. Mota guzietako filmak ikusten ahalko dira (dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak). Hara jarraian gustu guziendako eskaintzak izanen dituen programazioari buruzko xehetasun guziak.
Antolatzaileek azpimarratzen dute « arrazoi komertzialengatik, aurtengo film « handienak » ez direla berenganaino heldu, baina beste franko ikusten ahalko direla urte guzietako helburua erdietsi baitute aurten ere: euskarazko zinema sorkuntzaren erakustea. Euskal kulturak eta euskarak zinema ere behar dutelako… eta euskal zinemak publikoa behar duelako!
Aurten besteak beste, literatua eta zinema uztartuko dituzte. Alabaina, Koldo Izagirre idazlea, Ke arteko egunak filmaren gidoilari taldekoa, filma beraren aurkeztera jinen da. Bestalde, Patxo Telleria zinemagileak irakatsiko duliteratura-obra bat nola egokitu daitekeen film baten egiteko, eta, azkenik, Joseba Sarrionandia idazleari buruzko filma proiektatua izanen da.
Jin gustian beraz Zinegin Festibalara, Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena aurkezteko Hazparnen iragaiten den festibalara!
2017ko ordutegia :