Aniztasunaren ispilu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gutxitan izaten da aukera Euskal Herrian dagoen aniztasuna plazaratzen duten irudiak begiztatzeko. Bereziki Ipar Euskal Herriari dagokionez.
Gogoratu dezagun, aniztasunaz mintzo garelarik, izan ere, kolorez eta jatorriz zabala den gizarte baten bidez islatzen den hori dela, eta, Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian ez da oraindik eman elkartze horren irudirik. Edo, behintzat ez da orain arte sekula islatu. (...)

Crescendo

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Indarturik atera da joan den uztailaren 23an Bakegileak, Ipar Euskal Herri osoan iragarritako blokeo egunak izandako arrakastari begira, eta indarberriturik ere atera dira militanteak ekimen horretan parte hartzeak sortu baitie griña eta gogoa. Prefetak debekuaren mehatxua zabaldurik ere, ehundaka herritar kalera, bideetara, zubietara eta trenbideetara atera dira handizki erakusteko desobedientzia zibilaren bidez ekintza indartsuetan parte hartzeko asmoa badutela. Ondoko hitzordua datorren irailaren 22an iraganen den Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasun eskaeraren ebazpen eguna kari finkatu du Bakegileakek.
Baina, uda honen hasierako gertakariak erakusten ari dira, hain zuzen ere, muzin egite horren aitzinean herritarrek erantzuteko duten bide eraginkorrena bai dela kalera ateratzea eta, ekintzaz ekintza determinazioa erakustea. (...)

Ongi da… ala ez…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantses hauteskunde horien bigarren itzulia izan aurretik han eta hemenka zenbait gogoeta entzun eta irakurri ahal izan ditugu ezkerreko jendeengandik zein abertzaleengandik ere Macron ez bozkatzeko argudioak luzatu nahian: Macronek euskararen eta Euskal Herriaren aurka egin dituenen ondotik zigortu beharra dagoela; hauteskunde horiek ez direla gureak gu euskal herritar bezala ez diegula hauteskunde horiei erreparatu behar; eskuin muturra sartu dadila boterean, karrikara ateraz eginen diogula aurre, eta bide horretatik ezkerra berriz indartuko zaigula, etab.
Azken aipamen hori soilik iruzkinduko dut, zeren nahiko tamalgarria da ikustea gaur egun ezkerreko ideiak berpizteko batzuek ikusten duten bide bakarra eskuin muturra boterean lekutzea dela. Eskuin mutur batekin boterean, ezkerretik eta abertzaletasunetik ere sortu diren alternatiba guztiak zapuztuko ziren, atzera begirako urrats handi bat emanen zen, guztiak guztiz alternatibarik gabe utziz. Beraz, galdera pausatu beharko diogu gure buruari: nolaz iritsi gira horrelako gogoeta bat izatera? Denbora gutxi dugu galdera horri erantzun bat emateko, eta hobe dugu gaurdanik lotzea ez bada nahi bost urte barru eskuin muturra boterean guztiz finkatzea. (...)

Goiz batzuk zailak egiten zaizkigu…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ohetik altxatu eta irratian berri saila entzuteari ekiten diogu gehienetan goizean. Batzuetan loaren baporeak oraindik ez arras haizatuak, berriak belarri gor batekin entzun eta aurrera egiten diogu egunari...
Baina, badira goiz batzuk, nun buruari astintze on bat ematen dioten berriek, eta entzutearekin soilik asaldatze bideari ekiten diogun. Barne tripak korapilo ezinegon batean sartzen ahal zaizkigu honako berri hau entzuten dugularik: Estatu frantsesean bost pertsonek biztanleriaren aberastasunen %40ak metatzen dituzte. (...)

Hiru aste eskasetan… badago zer egin

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Hiru aste eskas ditugu azaroaren 20ko manifestaldirako. Herritarren ongi izatea bazterrera utzi eta sal-erostearen erreinuan murgildu gaituen sistemari lehentasuna ematen dion etxebizitzaren merkatu basatiari herri gisa erantzuteko parada ematen digun hitzordu nagusia izango da hori.
Milaka lagun izan behar dugu karrikan, ozen eta argiki adierazteko ez gaudela prest gure herria desitxuratzen uzteko, ez gaudela prest espekulazioaren legea deus erran gabe pairatzen segitzeko. Guztiok bizitoki duin bat izateko eskubidea daukagula aldarrikapenaren haritik, bi etxe edo gehiago izateak lehenesten duen sistema horri behin behinean ezetz borobil bat emateko bidea irekitzen diogu manifestaldi horrekin…(...)

Perspektiba berriak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Orain dela hilabete batzuk hats berriaren gogoa aipatzen nuela-eta, emaitza horiek kontuan hartzen badira, Lapurdi, Zuberoan edo Baxe Nafarroan kokatu, hats berriak bidea egin duela erran daiteke. Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik Pauen ordezkatua den ezkerreko indar bakarra, izan ere, gaur egun EHBai da. Eta, horrek, nahi hala ez, ezkerreko alderdi abertzaleari tokiko politikan irudi eta errola berri bat ematen dio, hots, ezkerreko ahotsaren ordezkariarena.
Horrek ere, nolabait, egungo ezkerreko alderdi ez abertzaleak gogoetatzera eraman beharko lituzke, eta, hauteskundeetarako hautagai bat bultzatzeko erabakia hartu aurretik parametro zehatz batzuk kontuan hartu beharko dituzte. (...)

Hats berri bat

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Hauteskundeek zabaldu ohi dute militanteekin banan banakako eztabaidak, trukaketak irekitzeko aukera. Departamenduko hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigu eta horrekin militantziaren aktibatzea eta hautagaien bilaketa sutsua egitearen beharra.
Benetako alternatiba ezkertiar eta abertzale bat eraiki nahi bada, gardentasuna eta gure militanteekiko zintzotasun osoarekin ibili beharra dugu, hats berri bat bultzatzeko. (...)