Ezkerraren bihotz taupada ahulaz

Hauteskunde aintzineko aburu ikerketek, bata bestearen ondotik, frantses ezkerraren ahulezia erakusten dute. Nolaz bada oraino ez hain aspaldi boterean zen ezkerrak bere arrakasta eta eragina galdu ditu?
Hainbat arrazoin: klase popularrekilako lotura hautsia, eskuin muturreko erantzun sinplisten arrakasta etab. Bada lan langileria berriz ezkerrerat bihurrarazteko. (...)

Kanakia, bertatik bertarat

Macron eta bere gobernuak erabaki dute deskolonizatze prozesu luze eta adostutakoa bertan behera uztea, Numeako akordioen izpirituari bizkar emanez eta nolabait hitza janez.
Zer gelditzen da orain hortaz guziaz? Estado bat diskreditatua eta loialista ultra batzuen triunfalismo merke bat? Ez, gelditzen da soilik kanakiarren funtsezko eskubidea independentziarako, Frantses errepublikak berak onartua 1983an. (...)

Beroketaren beroaz

GIEC edo Nazio Batuen Erakundeak sortu klimaren ikertze berezitu zientifikoen taldeak bere azken txosten sakondua plazaratu du. Gisa hortako txostena zazpi urtetarik eguneratzen dute klimaren “egoera” neurtuz eta erran daiteke txosten horiek direla erreferentzia nagusi gisa planetako gobernu edo erabakitzaile guzientzat.
Frantziako gobernuak txostenari eman dion erantzuna: eskasa eta ia alferra. (...)

Eskoziaz

Eszenarioa aintzin ikusia zen, SNP (Scotish National Party) alderdiak hauteskundeak irabazi zituen laugarren aldikotz segidan eta hauteskunde lema kasik bakarra izan zen Eskoziaren independentzia. Ondorioz ez da batere harritzekoa gai horren inguruko erreferenduma ozenki aldarrikatzea.
Bainan gisa hortako erabakia Londresen eskuetan da. Baditaike beraz determinazio horrrek talka egitea Westminster gazteluko pareta gotorren kontra. (…)

Globalizazio, populismo, glokalizazio

Globalizazioa populismoaren iturburu? Aditu eta komentatzaile askoren mihitan entzuten da baieztapen hori. Alta gauzak ez dira hain sinple.
Sistema ekonomiko basati honetako galtzaileek makur guzien hobendun baldin badaukate globalizazioa, saltsa guzietan sartzen diren bi hitz horiek azterketa hotz eta sakona merezi lukete. (...)

Energia edo inertzia?

Kataluniako azken hauteskunde kanpaina arras atipikoa izan zen pandemiaren itzalarekin. Hala ere, hauteskundeak iragan ziren. Parte hartze eskasa izan zen ezaugarri nagusia.
Parte hartze murritz hori ez da bakarrik pandemiaren gain eman behar. Arazoin politikoak daude horren gibelean. (...)

Impasse

Joan den urriko autodeterminazio kontsultaren ondotik hirugarren bat ere izanen ote da Kanakian, Matignoneko itunak aintzinikusten duen bezala.
Egiten balitz, irriskua litzateke bi zatien arteko aldea biziki ttipi izaitea eta gauzak alde batera edo bestera egiazki treinkatu gabe gelditzea. Orduan, herri proiektu berri baten asmatzea beharrezkoa litzateke. (...)

Etxalde ttipiak

Gehiegi hedatua den uste baten alderantziz, munduan zehar etxalde ttipiek dute janari eta hazkurri gehiena segurtatzen. Munduko erresumen bi herenetan etxaldeen %80a etxalde ttipiak dira.
Hara Europako eta Frantses Estatuko laborantzaren argazkia.(...)

Pedro, Carles, Quim eta Pere

Deplauki erran dezagun: español gobernuak nahi luke Kataluniako lehendakaritzan “instalatu” Pere Aragones ERC alderdikoa eta gauregungo Generalitateko lehendakariordea, gisa hortan konflikto independentistari aterabide bat aurkitzeko eta akordio bidean sartzeko.
Iritzi huni titulu bat emaitekotan, hau litaike “Español gobernua kanpainan sartu da ezker independentistaren alde eta Carles Puigdemonten kontra...” (...)