Catalunya… eta Frantzia

«Eskoziak independentea izan behar ote du?» 2014ko buruilean, eskoziarrek galdera hori trenkatzen zuten masiboki joanez bozkatzerat, debate demokratiko eredugarri baten ondotik eta Erresuma Batuak erreferenduma legeztaturik. % 53ek «No» bozkatu zuten. «Quebec-k independentea izan behar ote du?» 1995ko urrian, % 50,6ek perspektiba hori baztertu zuten, 15 urte lehenago jadanik %60ek erantzun berdina eman zuten bozka untzietan. Bi kontsulta horiek Kanadak onartu zituen. H
olakorik ez Espainian ! Madrilek gosta ahala gosta debekatu nahi ditu katalanak bozkatzerat erabakitzeko “Katalunia bilakatu ahal den estatu independentea errepublika gisa”. Hortarako ez ez du dudatu goi funtzionarioak atxilotzea, bozka paperrak sesitzea, web guneak hestea etab… (...)

Biharko laborantza biologikoaz

Uztaileko Enbatako zenbakian laborantza biologikoaren garatzeko plangintza berri baten berri eman nuen "Laborantza biologikoa bihar" artikulua.
Ildo beretik segituz, aldi huntan, oroitaraziko dut laborantza biologikoaren ibilbidea zein izan denEstatu frantziarrean eta irriskuak zein izan daitezkeen, geroari begira.(...)

Laborantza biologikoa bihar

Oraino elikagai ekoizpenaren zati ttipia estaltzen badu ere, laborantza biologikoaren arrakasta haunditzen ari da urtetik urtera. Joera horren azkartzeko Akitaniako kontseiluak garapen plan bat plazaratu du, 2020 arte, iraunen duena.
Hara zonbait argitasun haren xedeei buruz. (...)

Armiamarena

Orain dela bost urte ta erdi, Euskal Herriko gehiengo sozial haundi baten asmo eta nahia behingoz betez, ETAk armak betikotz utziko zituela, ondorioz armak ez zituela gehiago erabiliko erran zigun.
Gauzak horrela, aukera paregabea izan zuten armak zehazki nun zeuden erran entregatzeko molde xinplean eta ukaldi berean ere erakundea betikotz desegiteko. Ez zuten horrela egin. (...)

Katea

Kate luze batean kate soil bat gira, historia luze baten katean kate soil eta ttipi bat. Herri ttipi baten kate luze hortan milaka eta milaka emazte eta gizon anonimo edo ezagunek katearen katea osatu dute molde bereziz, hau da euskaltasuna edota abertzaletasuna hazi nahiz.
Katea osatu, azkartu eta herri ttipi honen bizkar hezurra gisa hortan osatu ere da hainbatetan. (...)

Laborantzaren erakunde publikoa

Herri elkargoa sortu da. Edozein elkargoren eskumenak ukanen ditu. Haratagoa joan daitekea? Noski baietz laborantza alorrean.
Elkargoak bere gain hartuko ote du ELB eta Ehlg-k proposatzen duten Iparraldeko laborantza erakunde publiko baten sortzea? Urrats garrantzitsua litzateke hemengo nekazaritzarendako.

Irabazi arte, Fidel ?

Joan den hazilaren 25ean zendu zen Fidel Castro, batzurentzat askatzaile, beste batzurentzat aldiz diktadore.
Hara zein izan diren Lider Maximoaren lorpenak eta huts egiteak. Egia ote da, batzuk diotena, Fidelen Kuba ez balitz izan asmatu beharko zitekeela?