Brexit binperrez

Brexitaren bozketaren ondotik Eskozia eta Erresuma Batuaren arteko harremana aztertzekoa da.
Zein izanen da datozen urteetarako bide-orria Eskoziarentzat: Londresekilako kidetasun negoziatu berri bat ala burujabetzarako bigarren erreferendum bat?

Borondatezko bide partekatuaz

Ipar Euskal herrian parke natural baten sortzeko xedea bere egin du Akitaniako kontseiluak, Eskualdeak dauzkan eskumenek ahalmen hori emaiten baitiote.
Euskal Herriko elkargoaren sortzeak egitasmoaren kudeantza alda dezake. Bi erakundeen arteko erantzukizun partekatua beharrezkoa da.

Hartz aro

Azken hamarkadetan mendiaren erabilpena aldatu da. Lehen animale basatien eta artzainen eremua zena, orai eremu partekatua bilakatu da: artzainez gain, erresalbu natural, ibiltari edo elur estazioek beretua dute.
Desagertuxea zen hartzaren berriz sartzeak kalapita asko piztu du.

Bis repetita ?

Brexitaren lurrikararen dardarak bazterrak inarrosten segitzen zuela, so guziak Madrilerat buruz itzuliak ziren, nolako emaitzak emanen zituen “bigarren itzuli” horrek. Ustegabea nagusi: aburu ikerketek iragartzen zituzten emaitzak ez dira batere baieztatu hautesontzietan.
Goraki eta fermuki irabazirik ere, ezingo du Rajoy-k bakarrik gobernu bat osatu. Akordioak lortu beharko ditu.

Abian

Berrikitan Sortu, ezker abertzaleko alderdi nagusiak, bere barne gogoeta lana bukatu du. Hilabateetako ausnarketa eta eztabaiden ondotik, Abian deitzen den txostena onartu dute kideek, hemendik aintzina ardatz estrategikoak definitzen dituen dokumentua.
Hara hemen lan horri buruzko irakurketa bat.

Espainia higatua

Ekain ondarrean Espainiarrak hautesontzietarat itzuliko dira berriz, lau alderdi nagusiak lau hilabetez negoziatzen, hobeki erran bata besteari desafio botatzen, aritu ondoan.
Higaturik eta asperturik hainbat krisi ekonomiko eta konfiantzazkoen ondotik, Espainiak aurre egin behar dio krisia instituzional bateri.

Uste gabeko zaplaztakoa

Evo Morales, hain maitatua den Bolibiako lehendakariak, konztituzioa aldatu nahi izan du aldi bat gehiago presidentetzarat aurkezteko. Jende galdeketa bat beti da arriskutsua. Hori ikasi du Moralesek bere kaltetan.
Hara huts egite horren zergatiak.

Aldaketa beheretik

Ada Colau Bartzelonan, Manuela Carmena Madrilen, bi egiazko ikur, joan den udaberriko hauteskundeek bi hiri nagusi horietan lehentasunak berikusteko eta gobernatzeko moldean ekarri zuten aldaketaren lekuko.
Hara zenbatetarainokoa izaten ari den kanbiamendua. Gobernu zentralean gerta daitekeenaren eredu?