Hirukasko 2014: mendia, kirola eta musikaren besta!
Aurten ere, 2014ko ekainaren 21ean iraganen da “Hirukasko” ekitaldia, Bidarraitik Itsasurateko norabidean. Desafioa gustukoa duten jendeak ohizko 3 mendietarat gomitatzen ditugu (“Iparla”, “Irubelakaskoa” eta “Artzamendi”) gogoko duten erritmoan ibiltzen ahalko direlarik : kirolarienak lasterka, lagun arteko oldar onean - ala kurri, naturarekin denbora hartzea maite dutenek, 2 ala 3 kaskoen bururatzea dutela helburu!
Hemen bakotxak bere ahalak eta nahikeria segitu beharko ditu, ingurumen zoragarri hunen errespetu bizian deno.