Publizitate digitala debekatzeko ekintza

Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboa - Gauaren Eguna dela eta, urriaren 9an, larunbatez, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboak iragarki digitalen estaltzea burutu du Baionan, Euskal Kosta Aturri lurraldean horrelako publizitate motaren debekatzea eskatzeko.
Bidarte eta Bokalekoek ez bezala, Angelu, Baiona eta Biarritzeko auzapezek ez dute oraino argi-kutsaduraren kontra borrokatzeko nahikaririk, pantaila horien debekua sartuz gaur egun plantan ezartzen ari den herrien arteko araudian. (...)

Euskal Herrian mugarik ez!

Joan den larunbatean, EH Bai eta EH Bilduk deiturik, 200 bat lagun bildu dira Hendaia eta Saran "Euskal Herrian mugarik ez!" antolatutako elkarretaratzean.
Ipar eta Hego Euskal Herria lotzeko errepideak berriz hesteko erabakiaren gibelean Estatuen borondate uniformizatzailea dela argi uzten du jarraian aurkituko duzuen deitzaileen agiriak. (...)

Le Surf Park de Saint-Jean-de-Luz est « stoppé »

Le Collectif Rame pour ta Planète, l'antenne côte basque de Surfrider Foundation Europe - Nous sommes soulagés d’apprendre par un article du journal Mediabask (*) que le projet de Surf Park de Saint-Jean-de-Luz est « stoppé » parce que l’entreprise Boardriders « a d’autres priorités ». Dans le contexte chaque jour plus dramatique du dérèglement climatique et de l’effondrement de la biodiversité, au moment où il faut lever le pied, changer radicalement d'attitude pour laisser respirer la nature et ne pas compromettre l'avenir de l'humanité, ce projet était l'exemple même de la fuite en avant pour consommer toujours plus d'eau et d'énergie en détruisant une prairie et une forêt centenaire.

Néanmoins, il n'est pas question que l'on mette "du béton à la place du béton". (...)

Begirada aldatu bakea eraikitzeko

Euskal Herriko delegaritza - Parisko Apelazio Auzitegiak joan den urriaren 27an eman epaia eskertu nahi dugu, zeinen arabera Frédéric “Xistor” Harambourek etxean segitzen ahalko duen preso azaroaren 24tik landa, zaintza elektronikoaren bidez. Ondotik, 18 hilabeteren buruan baldintzapeko askatasuna eskuratzen ahalko du, kontrol judizialpean.
Baldintzapeko askatasunari Parisko Apelazio Auzitegiak ematen dion lehen baiezkoa da, Ministerio Publikoaren eskaeraren kontra. Orain arte, lehen mailako epaileek (kondenen aplikaziorako epaitegiak) besterik ez zuten onartzen Xixtor Harambouren eskaera, baina Justizia Ministerio Nazionalak sistematikoki dei egiten zion erabakiari, dei auzitegiak fiskaltzaren eskaerak segituz. (...)

Abenduaren 19ko suspentsioa

BAKEGILEAK - Bakegileek, desobedientzia zibileko ekimen bat aktatu eta deitu genuen abenduaren 19rako, Luhusoko operazioaren 4. urteurrena zela eta. Ekimen horrek masiboa eta determinatua izan behar zuen, tokiko eta Frantziako iritzi publikoari interpelazioa egiteko, eta kostu politiko garrantzitsua izan zezan blokeo horren aldekoen artean.
Ordutik, Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasunak eta haren aldeko motibazioek egoera alda dezakete. Bakegileek agurtzen dugu erabaki garrantzitsua, bide juridikotik Frantzian kartzelatutako euskal presoen egoererari aukera berriak eskaintzen baitizkio. Sinetsi nahi dugu erabaki judizial hau, Euskal Herrian 2011z geroztik abian den bake prozesuarekiko Frantziako justiziaren ikuspegiaren aldaketa dela. Prozesua indartzen duten erabaki garrantzitsuak baloratu behar ditugu, eta epai honek 30 urtez preso diren Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasunei bidea ideki diezaien lan egin behar dugu. Bide batez, larriki eri diren Ibon Fernandez Iradi eta Juan Cruz Maiza Artolaren kasuei eta Frantzian preso diren Euskal presoen kondenen beste kudeaketa bati atea irekiko diela espero dezagun. Ikuspegi horretatik, Bakegileek abenduaren 19ko ekimena suspenditzea erabaki dugu. (...)

« Lanean segitu behar dugu bake iraunkorra eta elkarkidea lortu arte »

Parisko Dei Auzitegiak Xistor Haranburu euskal presoak galdegindako hirugarren baldintzapeko askatasun eskaera onartu du.
Jarraian EHBai eta EHBilduren agiri amankomuna aurkituko duzue non "Parisko Dei Auzitegiaren jarrera aldaketari ongi etorria egiten" zaion eta "Emaitza hau, azken urteetan aitzina eramandako mobilizazioei esker lortu" eta "hortan segitu behar" dela "azken presoa politikoa gure artean izan arte" azpimarratzen den. (...)

Bilan du second tour des élections municipales

EHBAI - Aujourd’hui a eu lieu le deuxième tour des élections municipales. Le taux d’abstention a été élevé lors de ce deuxième tour, soit 52% (45% en 2014). Cette faible participation est regrettable. Elle a affecté toutes les listes, mais c’est surtout l’exercice démocratique des élections qui en est affecté.
Au vu des résultats, c’est avec une grande satisfaction que nous constatons que les listes que nous avons soutenus ont obtenu de bons résultats en général. Nous voulons faire une mention spéciale aux listes gagnantes des communes de Ciboure, Ustaritz, Urrugne et Itxassou. Après des années de travail sérieux, elles ont réussi à remporter les Mairies. Un grand bravo à tous les membres des listes de Ziburu Bizi, Ustaritze Bai, Elgarrekin Urruña et HerriAri. (...)