Europar hauteskundeen bezpera honetan, EHBAI-ek nahi du iharduki atzoko hauteskundeetaz / En ce lendemain d’élection européenne, EH Bai souhaite donner sa lecture des résultats du scrutin.
Lehenik EHBAI pozik agertzen da Herriek Erabaki zerrendak eskuratu dituen emaitzetaz, nun Elorri Arin bere kide bat aurkezten zen. EHBAI pozik agertzen da, Grezian, Syrisaren garaipenaz, europako zerrenda batek guttitan arrakasta duena, Europako neo-liberal politikaren aurkakoa dena. Zeren modelo honengatik, oinarritzen dena logika batean, merkatu librearen, finantza irabaziak eta berekoikeria nazionalen gainean, nun europar biztanleak krisi egoera batetarat eramaiten dituen.
EHBAI-entzat, eskuin-muturreko emendatze masibo horrek histen ditu hauteskunde hauek, bereziki frantses estatuan. Ipar Euskal Herrian, FNaren emaitza, arranguratsua da ere, orain arte marjinala zelarik. Europan diren indar politikoak dira hobendunak. Zerrenda gehienak, Europako proiektu batetik urrun ziren, aldi berean federalak eta sozialak, nazional mailako interesak kondutan hartuz, zenbait aldiz pertsonalak (M. Alliot-Marie azkenean, karrera bukatzeko irabazi du bere aulkia).