“EHZrendako nik egindako kanta Ferminekin grabatzea, benetan hunkigarria…”
Enbata.info-k EHZ Festibala hasteko 2 aste eskas direla eta Jurgi Ekiza Willis Drummond taldeko kidea elkarrizketatu du. Aurtengo Festibalaren kantua Fermin Muguruazarekin batera egin duen Iparraldeko musika taldeko ahots nagusia eta gitarra jolea dugu Jurgi, taldearen hitz gehienen idazlea delarik ere.
"EHZ 2013n, musikalki, interesgarria iduritzen zait programazioa, Euskal Herriko eszenak badu leku ederra, eta talde gazte batzuei aukera polita ematen zaie ere, hori gero eta guttiagotan gertazten denean beste lekuetan"