Arbonako lurrak okupatuz

Nork ez du gogoan 2021ean Lurzaindiak eta ELB sindikatak Arbonako Berroetan burutu 120 eguneko okupazioa? Lurren espekulazioaren kontra borrokatu ziren hainbat bilkura eginez herritarrekin, hautetsiekin, elkarte eta erakundeekin, SAFER egiturarekin... Hainbat animazio eta mobilizazio BOST kolektiboarekin batera eremanik!
Urte bat berantago, bi etxeak eta lau hektarea berriz salgai emanak direlarik 3 milioi eurotan, Lurzaindiak diru laguntza eta informazio kanpaina bat abiatzen du. Hona hemen Kanaldudek joanden urteko okupazioari buruz egin erreportaia. (...)

Un Occitan bientôt euskaldun

Jean-Luc Landi est un écrivain occitan, mais aussi un militant actif sur le plan linguistique et culturel. II est aussi un de nos fidèles lecteurs. Depuis 2021, il s’est pris de passion pour l’euskara et a commencé à apprendre notre langue, lors d’un stage intensif organisé par la gau eskola de Maule, puis au sein de l’association paloise Lagunt eta Maita. J.-L. Landi constate alors les liens et les échos que se renvoient le gascon et l’euskara.
Dans un numéro récent de la vénérable revue littéraire occitane Reclams, il relate ses premiers contacts avec le dialecte souletin. (...)

‘(ia) Amaiera’

Azken denboran izandako lekualdatzeei esker, euskal preso politikoen sakabanaketa eta urruntze politika amaitzen ari dela badirudi. NAIZek ikus-entzunezko erreportajea egin du, politika horrek eragindakoa eta gaur egungo egoera azaltzeko.
35 urte inguru dira euskal presoen sakabanaketaren garai luze hau hasi zela. Azken urteetan egoera asko hobetu den arren, urruntzeak oraindik jarraitzen du. Politika horren behin betiko amaiera eta etxerako bidea azkartzeko urratsak eskatzen dituzte orain presoen eskubideen aldeko eragileek. (...)

Egunez egun…

Septembre : 150 chaises “Orria” de la coopérative d’Itxassou Alki s’installent dans la salle ovale du pavillon Richelieu à la Bibliothèque nationale de Paris, les lecteurs de l’exemplaire unique du Linguae vasconum primitiae (1545) sont ravis, l’écrivain Bernat Etxepare aussi.
1er septembre : à Espelette, suite à la surfréquentation touristique en montagne, la municipalité se mobilise contre l’usage des motos et des chiens en liberté. (...)
28 septembre: une délégation d’Olentzeroren Lagunak s’envole pour l’Argentine afin de présenter le personnage mythique basque à notre diaspora de l’Euskal Etxe de Macachin, un riche programme culturel est prévu et un film sera réalisé sur cette rencontre inédite.
29 septembre : le maire d’Irun Antonio Santano dénonce les énormes bouchons et ralentissements dus aux contrôles policiers français à la frontière et à la fermeture d’un pont, comme en 1962 Enbata dénonçait “le mur de la honte”. (...)

Bakegileen azken berriak

Irailaren 22an Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunak onartuak izan dira. Urte luzeetan espero izan dugun keinua iritsi da, baina inungo faborerik gabe! Armagabetzearentzat bezala, erabaki hau lurralde hontako indar desberdinen engaiamendu eta mobilizazio azkarraren ondorioa da. Aieteko konferentziatik, konbentzimendu guztiarekin inplikatu diren guztiak eskertzen ditugu. Etapa berri bat gainditu da, bidearen bururaino joan behar dugu orain!
Oroitaraz dezagun: etapa garrantzitsu bat gainditu da, beste batzuk gainditu beharko dira. Gure mobilizazioa erabakigarria izanen da, euskal gizarteari dei egiten diogu urriaren 8an Donostiako karriketan mobilizatzera eta antolatuko ditugun ondoko hitzorduei adi egotera.

Muga, atzoko bizipenak eta gaurko erronkak

Elena Casiriain (doktoregaia antropologian), Iban Larrandaburu (zuzenbide doktoregaia) eta Elixabet Etxandi (Historian lizentziatua) ikerlari gazteekin mugaren errola eta lekua aipagai dira Kanaldudek zabaltzen duen hitzaldi honetan. Kontrabandatik abiatuz, gaur egun dugun mugaren ikuspegi desberdinetara...
Eusko Ikaskuntzak Urepeleko Amerikanoenean antolatua, 2022ko irailaren 8an, Xalbat Alzugarai animazale gisa ari delarik. (...)