Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza
BIDEOA - Euskara Jendea, 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lana da eta publiko zabal bati aurkeztu nahi dio euskararen eta bere herriaren historia.
Hizkuntzak hiztunengan gauzatu dira, berengan bizi dira. Mintzaira baten historia beren hiztunena da ezinbestez, edo, nahiago bada, hiztunen historia beren hizkuntzarena da. Euskarak, berez, ezin du deus egin; euskaldunek bakarrik moldatu, garatu, galdu, pobretu, aberastu, normalizatu... dezakete euskara. Horregatik, Euskal Herriaren historia azaldu nahi izatekotan, euskaraz mintzo den jendearena esplikatu behar da, hizkuntza komunitatearen ikuspuntutik, alegia, Euskara Jendea garelako. Jarraian lan honen aurkezpen bideo-laburra. (...)