‘(ia) Amaiera’
Azken denboran izandako lekualdatzeei esker, euskal preso politikoen sakabanaketa eta urruntze politika amaitzen ari dela badirudi. NAIZek ikus-entzunezko erreportajea egin du, politika horrek eragindakoa eta gaur egungo egoera azaltzeko.
35 urte inguru dira euskal presoen sakabanaketaren garai luze hau hasi zela. Azken urteetan egoera asko hobetu den arren, urruntzeak oraindik jarraitzen du. Politika horren behin betiko amaiera eta etxerako bidea azkartzeko urratsak eskatzen dituzte orain presoen eskubideen aldeko eragileek. (...)